Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udazkeneko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Irailaren 18an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 29an itxiko da. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Txus Alonsok gazteriako zinegotziak  eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 5 dira aurreikusitako ikastaroak: Gitarra, Ukelele, Laguntza Eskolarra, Break Dance eta Shuffle eta Dantza Jazz. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude eta urriaren 18an hasiko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Ukelele: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Laguntza Eskolarra: ostegunero 17:30etatik 19:30etara.
  • Break Dance eta Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara.
  • Dantza Jazz: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak zortzi dira: Genealogia, Sukaldaritza Osasuntsua, Olioa, Gorputz-jarrera Hezkuntza, Mindfulness, Joskintza, Sabel Dantza eta Akuarela. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Genealogia: astelehenero 18:00etatik, 20:00.
  • Sukaldaritza Osasuntsua: asteartero 18:00etatik, 20:00.
  • Olio: asteartero 18:00etatik, 20:00etara.
  • Gorputz-jarrera Hezkuntza: asteartero 19:45etatik 21:15etara.
  • Mindfulness: asteazkenero 19:00etatik, 21:00etara.
  • Joskintza: ostegunero 19:00etatik 21:00etara.
  • Sabel Dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara.
  • Akuarela: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.