Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.

Hauek dira ikastaroak:

  • Biodantza (38.25€)
  • Antzerkia (51.00€)
  • Yoga (38.25€)
  • Eskulanak: (51.00€)
  • Ehoziriak (43.96€)
  • Tai-Xia (21.98€)
  • Sabel-dantza (30.60€)
  • Hipopresiboak (44.55€)
  • Kantua (doan)
  • Jantzi konponketa eta patroiak (doan)
  • Bitxien Tailerra (doan)
  • Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
  • Orratz-lanak (doan)
  • Batuka (doan)
  • Euskara Txokoa (doan)

Bestelako ekintzak:

  • Adimen emozionala
  • Bikoteentzako hazkunde erotikoa
  • Egunerokotasunerako psikologia
  • Bikotean elkarbizitzeko gakoak
  • Gure bizipenak emakume bezala
  • Zentra-t, mugimendutik isiltasunera (meditazioa)

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. otsailaren 2an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan.

Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren.

Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.

Informazio gehiago:

Emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Helbidea: Aralar Plaza 5

Liburuxka (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.