Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udaberriko gaztelekuko eta kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Martxoaren 29an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udaberriko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori apirilaren 7an itxiko da. Gaztelekuaren kasuan, sei dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Gitarra, Break Dance, Dance Hall, Sushi Prestaketa, Pintxoen Prestaketa eta Arteterapia. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. apirilaren 13an hasi eta ekainaren 15an bukatuko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Break Dance: ostegunero 18:00etatik 20:00etara.
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.
  • Sushi Prestaketa: maiatzak 12an 17:00etatik 20:00etara.
  • Pintxoen Prestaketa: ekainak 9an 17:00etatik 20:00etara.
  • Arteterapia: apirilak 23an eta 30an 11:00etatik 13:00etara.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, zortzi dira: Oroimen Tailerra, Bizkarreko Mantenimendua, Coaching Familiarra, Olio eta Pintura, Polinesiako Dantzak, Literatura Tailerra, Egur Taila eta Ardo-Dastatzea. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Meditazioa: astelenero 17:00etatik, 19:00etara apirilaren 11etik ekainaren 13ra.
  • Coaching Familiarra: astelehenero 19:15etatik 21:15etara apirilaren 11tik ekainaren 13ra.
  • Olio eta Pintura: asteartero 18:00etatik 20:00etara apirilaren 12tik ekainaren 14ra.
  • Bizkarreko Mantenimendua: asteartero 19:45etatik 21:15etara 12tik ekainaren 14ra.
  • Pintxoen Prestaketa: asteazkenero 18:30etatik 20:30etara apirilaren 13tik ekainaren 15ra.
  • Latin Jazz Dantza: ostegunero 10:30etatik 12:00etara apirilaren 14tik ekainaren 16ra.

Kasu hauetan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroak zein hizkuntzatan emango diren.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.