Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Ardo-dasta Lasarte-Orian
Kultura - Ikastaroak


Arkupe, Buenetxea, Lasarte eta Viña del Mar tabernek ardo-dasta egingo dute otsailaren 23an eta 24an. Lasarte-Oria Gastronomikoa markapean, Ramón Ormazabalek, Aterpearen izenean, eta Beatriz Juezek, sozioekonomiako zinegotziak, aipatutako lau establezimendu horietan otsailaren 23an eta 24an egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten. Ebentu horretan parte hartuko duten lau ostalariak lagun zituela, Ormazabalek zein lau upelategitako ardoak dastatu ahalko diren aletu zuen. Egun bakoitzean, bi tabernak antolatuko dute dastaketa, eta, hartan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik 5 euro ordaindu beharko dira, inskripzio-kuota gisa. Juezek eskerrak eman zizkion Aterpeari antolaketagatik, eta lau ostalariei parte hartzeagatik, zeren ebentu horrek indartu egiten baitu Lasarte-Oria Herri Gastronomikoa marka, gurea herri biziagoa izan dadin saiatuz.

Gehiago irakurri...
 
Neguko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 21tik urriaren 28ra izango da.

Gaztelekuaren kasuan, lau dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Komikia eta Ilustrazioa, Break Dance, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Otsailaren 3an hasi eta Martxoaren 18an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Komikia eta Ilustrazioa: ostegunero 18:00etatik 20:00etara
  • Break Dance: ostegunero 18:00etatik 20:00etara
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara
  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, zortzi dira: Oroimen Tailerra, Bizkarreko Mantenimendua, Coaching Familiarra, Olio eta Pintura, Polinesiako Dantzak, Literatura Tailerra, Egur Taila eta Ardo-Dastatzea. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Oroimen Tailerra: astelenero 107:00etatik, 19:00etara Otsailaren 1etik Martxoaren 14ra
  • Bizkarreko Mantenimendua: asteartero 19:45etatik 21:15etara Otsailaren 2tik Martxoaren 15ra
  • Coaching Familiarra: astelehenero 19:15etatik 21:15etara Otsailaren 1tik Martxoaren 14ra
  • Olio eta Pintura: asteartero 18:00etatik 20:00etara Otsailaren 2tik Martxoaren 15ra
  • Polinesiako Dantzak: ostiralero 10:00etatik 12:30etara Otsailaren 5tik Martxoaren 18ra
  • Literatura Tailerra: ostiralero 17:00etatik 19:00etara Otsailaren 5tik Ekainaren 24ra
  • Egur Taila: asteazkenero 17:30etatik 20:30etara Otsailaren 3tik Azaroaren 30era
  • Ardo Dastatzea: Martxoa 4, 18:00etatik 21:00etara Otsailaren.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Manuel Lekuonako udal ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Egitarau honetan zazpi ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro horietan, hurrengo teknikak ikasi ahal izango dituzte: sendabelarrak, lasai bizitzeko teknikak, jarreren heziketa, boltsoak, motxilak eta osagarriak, salsa, batxata eta merenge, eta literatura tailerra (gaztelaniaz eta euskaraz). Ikastaroak 16 urtetik gorako guztiontzat zabalik daude.

Izen emateko epea: 2015eko martxoaren 23tik apirilaren 1era Manuel Lekuonan goizez eta arratsaldez.

Prezioak: 27'90 euro (erroldatuak) 49'00 euro (erroldatu gabeak).

Ikastaroaren hizkuntza: Taldeetan erabiliko den hizkuntza, ikasleen euskararen ezagutzan oinarritutako metodologia baten arabera definituko da, euskara hutsez eskainiko diren taldeen kasuan izan ezik.

Matrikula: Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Zozketa apirilaren 8an izango da eguerdiko 09:00etan Manuel Lekuona Kulturetxean.

Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  • Sendabelarrak.
  • Lasai bizitzeko teknikak.
  • Jarreren heziketa.
  • Boltsoak, motxilak eta osagarriak.
  • Salsa, batxata eta merenge.
  • Literatura tailerra gaztelaniaz.
  • Literatura tailerra euskaraz.
 
Egur-taila ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

Zurezko eskultura diogunean egurra moldatuz bolumenezko figurak lortzeaz ari gara. Arte Ederretako bat da, eskultoreak espazioekin eta bolumenekin jolasten baitu. Moldatzearekin zerikusia duten tailatuzko arte guztiak hartzen ditu bere baitan zurezko eskulturak, eltzegintzako zenbait atal ere bai, tartean. Tailer hau arte honen inguruan trebatu nahi duenarentzat sortu da.

Izen emateko epea: 2015eko urtarrilaren 12tik 23ra Manuel Lekuonan
Prezioak: 129'00 euro (erroldatuak) 214'80 euro (ez erroldatuak)
Matrikula zaitez! Informazio osoa (PDF)

 
Manuel Lekuonako udal ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Egitarau honetan zortzi ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro horietan, hurrengo teknikak ikasi ahal izango dituzte: sendabelarrak, estresaren kudeaketa, jarreren heziketa, barreterapia, joskintza eta konponketa txikiak, dantza latinoak eta literatura tailerra (gaztelaniaz eta euskaraz). Ikastaroak 16 urtetik gorako guztiontzat zabalik daude.

Izen emateko epea:
2014ko abenduaren 22tik 2015eko urtarrilaren 9ra Manuel Lekuonan goizez eta arratsaldez.

Prezioak: 27'90 euro (erroldatuak) 49'00 euro (erroldatu gabeak)

Ikastaroaren hizkuntza: Taldeetan erabiliko den hizkuntza, ikasleen euskararen ezagutzan oinarritutako metodologia baten arabera definituko da, euskara hutsez eskainiko diren taldeen kasuan izan ezik.

Matrikula: Ikastaroan izena eman dutenak dauden plazak baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek. Zozketa urtarrilaren 12an izango da eguerdiko 09:00etan Manuel Lekuona Kulturetxean.

Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  • Sendabelarrak.
  • Estresaren kudeaketa.
  • Jarreren heziketa.
  • Barreterapia.
  • Joskintza eta konponketa txikiak.
  • Dantza latinoak.
  • Literatura tailerra gaztelaniaz.
  • Literatura tailerra euskaraz.
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 8(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.