Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Manuel Lekuonako udal ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Egitarau honetan zazpi ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro horietan, hurrengo teknikak ikasi ahal izango dituzte: gabonetako apainketa, stretching, egur taila, zeinu hizkuntza, eta abar. Ikastaroak 14 urtetik gorako guztiontzat zabalik daude.

Izen emateko epea: irailaren 16tik urriaren 4ra interneten
Prezioak taila izan ezik: 27'35 euro (erroldatuak) 48'16 euro (ez erroldatuak)
Prezioak egur taila: 127’44 euro (erroldatuak) 212’25 euro (erroldatu gabeak)
Ikastaroaren hizkuntza: Ikastaroaren hizkuntza ikasleen errealitate linguistikoari egokituko da
Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  1. Gabonetako apainketa [info | klik hemen izena emateko]
  2. Stretching [info | klik hemen izena emateko]
  3. Egur taila I [info | klik hemen izena emateko]
  4. Egur taila II [info | klik hemen izena emateko]
  5. Oroimen tailerra [info | klik hemen izena emateko]
  6. Zeinu hizkuntza [info | klik hemen izena emateko]
  7. Sabel dantza [info | klik hemen izena emateko]
  8. Irakurketa kluba [info | klik hemen izena emateko]
 
Alboka Txikiren ikasturte hasiera
Kultura - Ikastaroak

Alboka Txiki abesbatzak urriaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan hasiko ditu entseguak, Arantzazuko amaren eliza azpiko lokalean. 6 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako jarduera da. Honen bitartez Alboka abesbatzak harrobi lantzeaz gain, musika gogoko duten Lasarte-Oriako haurrei ekintza hezigarri eta sortzailean parte hartzeko aukera ematen die. Honetaz gain, gaur egungo eta betiko euskal doinu tradizionalez edo atzerriko abestiak landuko dituzte. Alboka Txiki abesbatza gure herriko kultura sustatzeko asmoarekin jaio zen, 1993. urtean. Eta geroztik, herrian edo gure inguruko herrietan antolatutako ekitaldietan parte hartu du. Alboka Abesbatzak herriko haur eta gaztetxoak gonbidatu nahi ditu lehen entsegu honetara. "Ez da beharrezkoa musika jakitea. Abestiak belarriz ikasten dira adin hauetan". Alboka Txiki abesbatzan abestu edo informazio gehiago eskuratu nahi duten herritarrek 678 397 334 telefono zenbakira deitu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali ditzakete mezuak.

 
Batukada ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

Erritmoa duzu? Batukada jo nahi? Izena eman urritik ekainera larunbatetan antolatu dugun batukada ikastaroan! Erritmo pixka bat eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzu behar. Animatu!

Dinbi Bandaren eskutik
Datak eta ordutegiak: Liburuxka (PDF)

 
Erketz Euskal Dantzari Taldearen dantza eskola
Kultura - Ikastaroak

Taldea sortu zenetik beti egon da "dantzari txiki" talde bat. Hala ere, 1991. Urte arte itxoin beharko zen gaur egun ezagutzen dugun "Dantza Eskola" gauzatzeko. Dantza eskolak, taldearen baitan umeen aktibitatea suspertzea izan du beti helburu nagusia.

Izena emateko epea zabalik 5 eta 14 urte bitartekoentzat
Informazioa, tlf: 635 746 028

 
Dantzako ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Lanaren xedea deskubritzea, ikertzea eta esploratzea izango da, kontzientzia eta pertzepzioa intentsifikatuz, aldi berean kontrola eta arriskatu beharra irakatsiz eta zuzenean gozamenera, jostaketara, arrakastara eta errealizaziora orientatuz. Gure ikuspuntutik, pertsonek beren barnekotasuna adierazi ahal izateko kanal bat da dantza, halako eran non espresio-kanal hori bihurtuko baita eta haurrei sentsibilitatea garatzeko bidea emango baitie.

Prezioak: 30'90 euro hileko (erroldatuak); 53'15 euro hileko (ez erroldatuak)
Matrikula zaitez! Informazio osoa | Inprimakia (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 8(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.