Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Egur-taila ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

Zurezko eskultura diogunean egurra moldatuz bolumenezko figurak lortzeaz ari gara. Arte Ederretako bat da, eskultoreak espazioekin eta bolumenekin jolasten baitu. Moldatzearekin zerikusia duten tailatuzko arte guztiak hartzen ditu bere baitan zurezko eskulturak, eltzegintzako zenbait atal ere bai, tartean. Tailer hau arte honen inguruan trebatu nahi duenarentzat sortu da.

Izen emateko epea: irailaren 5etik 21era webgune honetan
Prezioak: 118'00 euro (erroldatuak) 196'50 euro (ez erroldatuak)
Iraupena: urriatik ekainera

Ikastaroak:

  1. Asteartea 14:30-17:30 [klik hemen izena emateko]
  2. Asteartea 17:30-20:30 [klik hemen izena emateko]
  3. Osteguna 14:30-17:30 [klik hemen izena emateko]
 
Birziklapen-ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

2012ko udal ikastaroen programaren barruan, Birziklapen-ikastaroa antolatu du Lasarte-Oriako Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Euskara Sailak. Ikastaroa 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Birziklapen-ikastarorako, beharrezkoa da plastikozko botilak, tetrabrikezko esne-ontziak edo kartoizkoak eramatea. Gutxienez 6 eramatea gomendatzen da. Aurten, udaran, gure ihardueretaz goza ezazu!

Erdigunea. Uztailak 28, 10:00-13:00, doakoa
(Eguraldi onarekin: San Pedro eliza ondoko plazan. Eguraldi txarrarekin: San Pedro elizako arkupeetan).

 
Malabar-ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

Malabarak egiten ez dakizula! Lasai, malabar-ikastaroan ikasiko duzu. Kasu egin eta berehala ikasiko dituzu oinarrizko trukoak. Animo! Ikastaroa 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Aurten, udaran, gure ihardueretaz goza ezazu!

Sasoeta. Uztailak 21, 10:00-13:00, doakoa
(Eguraldi onarekin: Andatza Plazan. Eguraldi txarrarekin: Andatza Plazako arkupeetan)

 
Ehun-apainketako ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

2012ko udal ikastaroen programaren barruan, ehun-apainketako ikastaroa antolatu du Lasarte-Oriako Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Euskara Sailak. Ikastaroa 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ehun-apainketako ikastarorako, haur bakoitzak bere kamiseta, txalekoa, alkandora edo txanoa eraman beharko du. Aurten, udaran, gure ihardueretaz goza ezazu!

Zumaburu. Uztailak 14, 10:00-13:00, doakoa
(Eguraldi onarekin: Isla Plazan. Eguraldi txarrarekin: Isla Plazako arkupeetan)

 
Baratze-ikastaroa
Kultura - Ikastaroak

2012ko udal ikastaroen programaren barruan, Baratze-ikastaroa antolatu du Lasarte-Oriako Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Euskara Sailak. Ikastaroa 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Baratze-ikastarorako, haur bakoitzak gutxienez 4 jogurt-ontzi, botilak... eraman beharko ditu. Aurten, udaran, gure ihardueretaz goza ezazu!

Oria. Uztailak 7, 10:00-13:00, doakoa
(Eguraldi onarekin: Basaundi Bailarako plazan. Eguraldi txarrarekin: Basaundi Bailarako frontoian).

 
Artikulu gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 Hurrengoa > Amaiera >>

7. orria 8(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.