Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Urriaren 13an ipuin-kontariak itzuliko dira Kulturetxera
Kultura - Ipuin kontalariak

Kulturetxeak 7 saio programatu ditu Pello Añorga eta Kontukantoi ipuin-kontariekin. Jarduera 4tik 8ra urteko haurrei zuzendua dago, eta saioak Liburutegian egingo dira, 18:00etan hasita.
Saioak egutegi honen arabera izango dira:

  • Urriaren 13an: Pello Añorga (4-5 urte).
  • Urriaren 25ean: Kontukantoi (6-8 urte).
  • Azaroaren 10ean: Kontukantoi (6-8 urte).
  • Azaroaren 17an: Pello Añorga (4-5 urte).
  • Azaroaren 24an: Kontukantoi (6-8 urte).
  • Abenduaren 14an: Kontukantoi (6-8 urte).
  • Abenduaren 19an: Pello Añorga (4-5 urte).

Programaren helburua ume-umetatik irakurzaletasuna sustatzea da. Gogoan izan behar da oso garrantzizkoa dela jarduera bakoitza zein adinentzat den errespetatzea. Horrez gain, gogorarazten da haurrak bakarrik egongo direla aretoan, eta handik ezingo direla irten ipuin-kontariak dirauen bitartean.

Ipuin Kontalariak 2016 programa (PDF)

 
Kultura Lasarte-Oriako bost auzotara hurbilduko da aurtengo udan
Kultura - Ipuin kontalariak


Ekainean eta uztailean zehar, Udalak "Kultura Auzoetara" programa jarriko du martxan, zenbait jarduera kultural Lasarte-Oriako 5 auzotara hurbiltzeko asmoarekin. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotzia lagun duela, aurtengo urterako programa aurkeztu du. Bide batez, Zaballosek gogorarazi du gobernuko ekipoaren konpromisoa dela herriko bizitza kulturala eta festa-bizitza deszentralizatzea, auzo guztiak jarduerez hornituz. Aurten, "Kultura Auzoetara" programak Atsobakar eta Sasoeta auzotara zabalduko ditu hainbat jarduera kultural. Horrela, ekainean eta uztailean zehar, Atsobakar, Oria, Zumaburu, Zabaleta eta Sasoeta auzoetan haurrentzako tailerrak, helduentzako tailerrak edo ipuin-kontariak izango dira. Programaren aurrekontua 2205 eurokoa da 5 auzoetarako. Programazioa, joan den ekainaren 7an Oria auzoan hasi zena, honako hau da:

Atsobakar

  • 06-24 (18:00-19:00), Semblante Andaluz Elkartearen lokala, ipuin-kontaketa (Lur Usabiaga).
  • 06-25 (11:00-13:00), Golf plaza, eskaiolazko maskarak (arropa zaharra eraman).

Oria

  • 06-07 (18:00-19:00), La Esperanza Auzo Ekartea, ipuin-kontaketa (Lur Usabiaga).
  • 06-07 (19:00-20:00), Oriako kapera, musika eskolaren kontzertua.
  • 07-09 (11:00-13:00), La Esperanza Auzo Elkartea, auzoko argazki rallya.


Zumaburu

  • 07-15 (18:00-19:00), Isla Plaza, ipuin-kontaketa (Lur Usabiaga).
  • 07-16 (11:00-13:00), Isla Plaza, globoflexia.

Zabaleta

  • 07-22 (18:00-19:00), Zabaletako plaza, ipuin-kontaketa (Lur Usabiaga).
  • 07-23 (11:00-13:00), Zabaletako plaza, birziklatutako zorroak (bi tetrabrik eraman behar dira).


Sasoeta

  • 07-29 (18:00-19:00), Jaizkibel plaza, ipuin-kontaketa (Lur Usabiaga).
  • 07-30 (11:00-13:00), Jaizkibel plaza, fruten tailerra.
 
Kultura Auzoetara programa
Kultura - Ipuin kontalariak


“Kultura Auzoetara” programa datorren astean iritsiko da Oria auzora. Ipuin-kontari bat eta kontzertu bat izango dira datorren asteartean, ekainak 7, auzo horretan gozatu ahalko direnak. Programa 18:00etan hasiko da, haurrentzako ipuin-kontari batekin, La Esperanza auzo-elkartearen lokalean. Lur Usabiaga arituko da kontaketan, 3tik 7ra urteko haurrei zuzendutako jarduera horretan. Karmengo Ama Birjinaren kaperan, 19:00etan, musikaren unea iritsiko da. Musika-eskola munizipaleko ikasleek kontzertua eskainiko dute hain leku enblematiko horretan.

 
Kontukantoi Udal Liburutegian
Kultura - Ipuin kontalariak


Beatriz eta Zesar dira Kontukantoi. Beatrizek ipuinak kontatzen dituen bitartean Zesarrek irudiak jartzen ditu. Saioak oso animatuak egoten dira, bainan gehiago jakiteko beraiek daukaten web orrialdera jo dezakezue: www.kontukantoi.com (Saioa ematen den bitartean haurrak bakarrik egongo dira; saioa behin hasi eta gero ezin da sartu edo atera).

Manuel Lekuona. Azaroak 27, 18:00etan, doakoa
Ipuin Kontalariak 2014 programa (PDF)

 
Pello Añorga Udal Liburutegian
Kultura - Ipuin kontalariak

Pello Añorga ipuinen idazlea, irakaslea, ipuinen munduari buruzko jakintsua izatez aparte kontalaria da. Esango genuke haurren hipnotizatzailea da. Fantasiazko ordu betea izango duzue gerturatzen bazarete. (Saioa ematen den bitartean haurrak bakarrik egongo dira; saioa behin hasi eta gero ezin da sartu edo atera; 4 eta 5 urteko haurrentzat).

Manuel Lekuona. Azaroak 11, 18:00etan, doakoa
Ipuin Kontalariak 2014 programa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 5(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.