Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
La rosa del azafrán
Kultura - Kontzertuak


Gizarte klase ezberdinetako bi pertsonaien arteko maitasuna. Juan Pedroren istorioa kontatzen du “La Rosa del Azafrán” obrak. Zoritxarreko nekazaria, Sagrario etxeko andreaz maiteminduta, baina sozialki bizi duten oztopoa gaindi ezinik dabilena eta Catalinaren nondik norakoak kontatzen dira, azken honek Juan Pedro ezkontze eskakizuna jasotzen duelarik. Sagrariok baietza ematen die nahiz eta barnetik sufritu. Halere Juan Pedrok berezko sentipenei jaramon eginez, beragan sentitzen duen pasioa iragartzendio. Etxeko andreak, harrotasunez ezetza ematen dio, Juan Pedroren ihesa eraginez. Catalinak Juan Pedroren gabezia luzea dela eta, iraganeko ezkongai bat hartzen du senartzat, Moniquito. Urte bat geroago, Sagrario ahaztu ezinik Juan Pedro itzuli egiten da, Sagrario berak gizona eremaite duelarik. Egoeraz ohartuta, Sagrario estimatzen duen Custodiak, Juan Pedro iraganean gerratean dirutza galdu zueneta burutik sano ez zegoen agure den Don Generosoren seme galdua dela dio.

Manuel Lekuona. Apirilak 14, 19:30etan
Sarrerak: 12 € (klik internet bidez erosteko)
Asociación Lírica Sasibill

 
The Ludwig Vans zazpikotea
Kultura - Kontzertuak


Kideak baino lagunak, irakasle eta ikasle ohiak, gurasoak, seme-alabak... denatik aurkitu dezakezue The Ludwig Vans zazpikotean. Baino batez ere, musikarekin, eta bereziki ganbera musikarekin maitemindutako zazpi profesionalez osatuko talde bat,errepertorioan dagoen lan exigenteenetako batekin programan: Beethovenen zazpikotea. The Ludwig Vanseko kideak hauek dira: Itsasne Fernández, klarinetea, Tomas Ruti Parra, fagota, Eider Gaztañaga, tronpa, Tomas Ruti Vilar, biolina, Imanol Martínez, biola, Amaia Garcia, cello eta Josean Gómez, kontrabaxua.

Brijiden kapera. Apirilak 13, 19:30etan, doakoa
Danok-Kide Elkartearen eskutik

 
America’s Ladies of Gospel
Kultura - Kontzertuak


America's Ladies of Gospel-ek arrakastaren bidetik eraman dituen formula mantentzen du: sustrai amankomuna oinarri, musikarekiko pasioa partekatzen duten hiru bakarlarien taldekatzea. Lady Jean handiak, Darnita Rogers, Dorrey Lyles eta Hubert Samut pianista bikaina lagun dituela, ikuskizun paregabea eskainiko du. Gospelari dioten maitasun izpirituaren atzean, helburu bakarra: alabantza kantuak gizarteari gerturatzea. Artista talde honek ibilbide anitzak burutu ditu gospel munduan, baina baita ere soul, blues edota jazzean ere. Errepertorio ezin-hobea eskainiko dute, entzulegoa txundituta izango duena, lehen kantutik hasi eta azken doinura arte.

Manuel Lekuona. Abenduak 29, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/rZ2CBhU4-UU

 
Lartaun eta Alboka abesbatzak
Kultura - Kontzertuak

Aurten, Gabonetako kontzertuan Alboka Abesbatzak eta Oiartzungo Lartaun Abesba-tzak elkarrekin kantatuko dute. 1964an Jon Oñatibiak sortutako taldea da. Herriko hain-bat gizon-emakumek osatzen zuten taldeak 70. hamarkada bereziki oparoa izan zuen, hainbat lehiaketetan sariak lortzeaz gain, esaterako Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan, konpositore esanguratsuen obrak estreinatu baitzituen orkestren laguntzaz. Oñatibia hil ondoren taldeak aurrera egin zuen zuzendari berrien eskutik. Gaur egun Maddalen Dorronsoro da talde honen zuzendaria. Taldeak beti izan du besteekin hartu-emanak izateko joera, Euskal Herriko abesbatza desberdinak Oiartzunera ekartzeaz gain, kanpoan ere ibili da oiartzuar talde hau.

Brijiden kapera. Abenduak 17, 12:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
Zero Settek kirolaren historiari buruzko diaporama aurkeztu du
Kultura - Kontzertuak

Zero Sette akordeoi-orkestrak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin batera, datorren abenduaren 16an larunbatarekin Kulturetxean zuzeneko musikaz lagunduta proiektatuko den diaporama aurkeztu du. Lan sakon baten bidez 413 istorio eta 510 argazki bildu ondoren, Zero Settek aurkez dezake, azkenean, Lasarte-Oriakko kirolaren historia jasotzen duen lan bikain bat (PDFn jaitsi). Gure herrian gertatutako edo lasarteoriatarrek garrantzizko parte-hartzea izan duten istorioak jasotzen dituen lana.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.