Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
José Ignacio Ansorena & Ana Belén García
Kultura - Kontzertuak


Programa honek ordu beteko iraupena izango du eta, ohiko bikotea ez badira ere, elkartzean euren nortasunen mesedetan aritzen diren bi tresna batzen ditu: organoa eta txistu-danbolina. Hasieran Donostiako Santa Maria Basilikako organo jotzaile izan ziren Mateo Albéniz, José Juan eta José Antonio Santesteban aita-semeren omenaldi moduko printzak erakusten ditu. Hirurok herri musikari ekarpen mamitsua egin zioten. Haien ondorengoa eta lanaren jarraitzailea da Ana Belén García, eliza beraren organo jotzaile titularra.

Jarraian XIX mendearen amaieratik gure egunetara txistu musikaren erakusketa dator, egileen artean izen handiko musikariak agertzen direlarik. Berezitasun bitxia du ordea: obrak libanotar musikari batek, Naji Hakimek, txistuaren hotsak liluraturik, egokitu ditu bikote egitura hone-tara. Programaren amaieran gure garaietako estetika musikalaren eztandaren antzekoa gertatzen da egile honek berak sortutako Diptyque obra.

Brijiden kapera. Azaroak 10, 19:30etan, dohainik
Danok Kide Elkartearen eskutik

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.