Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Plazandere
Kultura - Kontzertuak


Xiberoko neska kantari taldea da, eta herrietako istoriak ere abesten dituzte: Etxahun Barkoxe-rekin amodioa eta herioa, Xalbador-ekin hizkuntza eta herria. Etxamendi-rekin hezurren balada.

Manuel Lekuona. Apirilak 10, 12:30etan, dohainik
Amaren alabak
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/Cy1xlBnoic8
IV. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
La tabernera del puerto
Kultura - Kontzertuak


Hiru aktuetako zarzuela bat da Pablo sorozabalen musikarekin eta FedericoRomero Sarachaga eta Guillermo Fernández-Shaw Iturralderen libretoarekin.

Manuel Lekuona. Apirilak 9, 20:00etan
Sarrerak: 12 € (klik internet bidez erosteko)
Asociación Lírica Sasibill
IV. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
Serafín Zubiri
Kultura - Kontzertuak


2012ko azaroaren 27tik Serafin Zubiriren disko berria salgai dago izenburua "X una causa justa" duelarik. Disko honekin abeslari nafarrak defendatuak izan behar dutenen kausak defendatu nahi ditu. Honetarako ONG garrantzitsuenen elkarkidetza izan du: Cáritas, Greenpace, Manos Unidas, Global Humanitaria, Mensajeros de la Paz, Aie, Edad y Vida, Special Olimpic España y Miriadas. “X una causa justa” da, dudarik gabe, abeslariaren lanik onena solidaritatearen aldeko apustua egiten duena musikaren bitarte.

Manuel Lekuona. Apirilak 8, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
IV. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
Eunate XXI
Kultura - Kontzertuak


Eunate XXI, hona hemen halako soinu-bikote berezia, kambra musika arloan kokaturikoa eta izenak dioen bezelaxe mende honetan sortua. Pianoa eta saxoa, elkarrekiko lau esku sorbide berrietan. Soinu berriak sortzea dugu xede edota erronka nagusia, bertzenaz gure eskaintza honek ez baitluke zentzurik. Pirineoko sartaldeko zenbait toki mirasgarrietan ahoz aho adieraziriko hainbat melodia entzungai izanen dira, hori bai, bertze ikuspunto bestetik: garaikidetasuna, berrikuntza eta moldaketa ausartekin. Soinu tonalak, modalak, atonalak, bertzelako joerak, armonia berriak eta abarrekoak entzunen dira, melodikeri edota erres gerta litezkeen asegarrikerien soinuetatik urrunduz. Baita, bertze autoreen musika joko dugu.

Manuel Lekuona. Apirilak 7, 20:00etan, dohainik
IV. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
XI. Musika Topaketak Dana laukotea eta Verushka hirukotearen eskutik
Kultura - Kontzertuak

Dama Laukotea 2015. urtean Musikenen sortzen da, Andoni Merceroren zuzendaritzapean. Davi Santamaría eta Unai Pujol bibolinekin, Ane Agirre Biolarekin eta agate Amilibia biolontxeloarekin. Verushka hirukotea Musikeneko  kideekin osaturiko talde berria da. Edurne Suso biolinarekin, Pablo Piñero klarinetearekin eta Andre Martínez pianoan arituko dira, XX. mendeko errepertoria aurkeztuko dutelarik.

Manuel Lekuona. Martxoak 18, 19:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.