Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Duo L'Incontro
Kultura - Kontzertuak


Francesca Romana di Nicola harpista italiarrak eta Itziar Lujambio oboejole donostiarrak osatzen dute bikotea. Biek Musikeneko Goi Mailako ikasketak egiten ari zirela topo egin zuten Donostian. Bakoitzak bere bidea jarraitu zuen etapa honen ondoren. Itziar Koloniara abiatu zen bere formakuntzarekin jarraitzera eta Francesca maila nazional eta internazionalean kontzertuak ematen aritu da. Hiru urte ondoren berriro elkartu dira Euskal Herrian ikasi duten guztia partekatu, aberastu eta elkarrekin errepertorio zabal bat lantzeko.

Brijidatarren kapera. Urtarrilak 29, 19:30etan, doakoa
Ikuskizunaren bideoa: https://vimeo.com/123552592

 
Soulshine Voices
Kultura - Kontzertuak


Gospel eta soul musikarekiko maitasunak artista hauek elkartu arazten ditu errepertorio tradizionaletik gospel modernora konektatzeko. Musika ezberdinetatik etorritako artista hauek, estilo dinamiko bat sortarazten dut Soulshine Voices talde paregabean bihurtuz. Errepertorioa, gospelaren ohituretan oinarritua, blues, jazz, funk eta soularen eraginak antzeman daitezke, baina beti ere musika estilo honen izaera sakratua mantenduz eta gaurko egungo esperientzia bitalarekin lotuz . Soulshine Voices, taldearen abentura 2006. urtean hasi zen Frantzia hegoaldeko Sandrine Garciaren eskutik, Jazz/Gospelaren munduan indarra duen artista. Honek herrialde horretan gospelaren indarra areagotu duelarik.

Manuel Lekuona. Abenduak 23, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Soulshine Voices
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/2KwwpzP_2aY

 
Gogoratzen duguna gara
Kultura - Kontzertuak


Argazki bidezko Lasarte-Oriaren atzera begiratua Julian Sagardiak egina, zeinari Zero Sette Akoredoi Orkestrak zuzeneko musika dio. Zero Sette Akordoi Orkestra eta Julian Sagardia-ren eskutik.

Manuel Lekuona. Abenduak 19, 18:30etan
Dohain gonbidapenarekin

 
Ana Belén García eta Haizea Muñoz
Kultura - Kontzertuak


Danok Kidek antolatzen duen musika-zikloaren barruan, hilaren 4an kontzertu bat eskainiko digute Ana Belén García organistaren eta Haizea Muñoz sopranoaren eskutik, Brigitarren kaperako organoak 100 urte betetzen dituela ospatzeko.

Brijidatarren kapera. Abenduak 4, 19:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
Alboka Abesbatza
Kultura - Kontzertuak


Alboka Abesbatzak 1988an eskaini zuen bere lehen kontzertua Lasarte-Orian. Geroztik Alboka Abesbatzak gogor lan egin du musika sacra eta euskal abesti tradizionalak landuaz. Hauez gain, beste eskualde eta kulturen abestiak ere landu ditu, baita musikari anitzen lanak. Alboka Abesbatzak arrakasta asko lortu ditu bai Euskal Autonomi Erkidegoan (Legazpi, Zumarraga...) baita Espainia mailan ere (Cádiz, Castejón, Palencia, Comillas, Montserrat...); Europako zenbait herrialdetan ere ibilera oparoa izan du abezbatzak (Portugal, Noruega, Txekiar Errepublika...). Gaur egun, Alboka Abezbatzak Montse Latorreren zuzendaritzapean dihardu lanean. 2013an Alboka Abezbatzaren zuzendaritza Kristina Perez Abreuren eskuetatik jaso aurretik, Alboka Txiki eta Txepetxa haur abezbatzak zuzendu zituen zenbait urtez Montse Latorrek. Horrez gain, Orfei Donostiarra Txikiaren zuzendari lanetan ere dihardu. Alboka abezbatza amateurra dugu non, kanturako grinak batzen dituen bere kideak. Abesbatzako kideek ikastea, hobetzea eta abestuaz gozatzea dute helburu nagusia.

Brijidatarren kapera. Ekainak 21, 12:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.