Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Flamenco hoy
Kultura - Kontzertuak


Flamenco Hoy, Carlos Saura zuzendari ospetsuak zuzendutakoa, dantza saio ezin hobea, musika oso dinamikoa eta kantu oso sutsuak dituen ikuskizun paregabea da. Espainiako 20 artista garrantzitsuenak amenko generazio berrikoak , Rafael Estevez eta Nani Paños-en koreografia bikainarekin, Chano Dominguez pianojolearen zuzendaritza musikalarekin, amenkoaren bihotzaren erdira bideratzen duen ikuskizun galezina da. 3D formatuan ikus daitekeena.

Manuel Lekuona. Apirilak 25, 19:30etan
Sarrerak: 9 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/AnpN9eR7i88

 
SuBerri Akordeoi Taldea
Kultura - Kontzertuak


SuBerri Akordeoi Taldea, Lasarte-Orian, 2012. urtearen erdialdira sortu zen proiektu musikala da. Bere helburua da akordeoiaren bidez musika mota desberdinak eskaintzea publikoari. Musika klasikoa, modernoa, tradizionala... jotzen du, eta konpositore ospetsuen obrak; besteak beste, Beethoven, Mozart, Guridi, Vilvaldi, Duke Ellington, Chueca, Piazzolla, Urteaga... 2013ko otsailean eskaini zuen bere lehenengo kontzertua, estreinaldikoa, Lasarte-Oriako San Pedro Parrokian. Ordutik, Lasarte-Orian, Andoainen eta Mostoleseko "Anfiteatro del Estanque" izeneko gunean eskaini ditu bakarkako kontzertuak. Honez gain, 2013ko apirilean, Montcadako Mare de Deu del Turó abesbatzarekin eta Summa Aldapeta Ikastetxeko Eskolaniarekin batera kontzertu bat eskaini zuen Donostiako San Sebastian Martir elizan. Bestalde, Aita Donostia Abesbatzarekin parte hartu zuen 1813ko abuztuaren 31ko Donostiaren erreketa eta suntsiketaren Bigarren Urteurrenaren Oroitzaren Kontzertuan; berau 2013ko abuztuan ospatu zen Donostiako San Vicente Parrokian. Halaber, Suberri Akordeoi Taldeak parte hartu du Amaia Gonzalez Caballerok eta Jose Mari Orbegozok osatzen duten dantza-bikotearen hainbat emanalditan. Bere zuzendaria Elias Goikouria Erauzkin da.

Manuel Lekuona. Apirilak 19, 12:00etan, doakoa
III. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF) | Programa jaitsi (PDF)

 
Ars Combinatoria
Kultura - Kontzertuak


Ars Antiquako lehenengo forma polifonikoek eta edifikazio gótico handiak ematen dute XII. Eta XIV. Mendeetan monumentalitate berdinarekin jorratu nahi dutela dirudi. Konduktu, motete eta organas-en artea, talde goliardo batek Calixitino kodizea eta Montpellier kodizearen arteko bide bat egitea proposatzen dute. Jantzi eta fidikulen artean guzti honek entzulea ahozkotasuna garantiza duen instrumentuen laguntzaz beteriko garai batera eramaten dute, herrikoitasuna eta erligiosoaren erdi-bidea.

San Pedro Eliza. Apirilak 18, 20:00etan, doakoa
III. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
Mikel Urdangarin
Kultura - Kontzertuak


"Musikaren munduan 17 urte daramadan honetan beti egon naiz lagunduta, beti musikari onen altzotik kantari. Agian horregatik, denbora guzti honetan alboan izan dudan berotasun instrumentalari uko egiteko (tarte batez behintzat) premia sentitu dut oraingoan. Aspaldi atejoka zerabilkidan dehiadarrari zuzen erantzunez: taula gainean bakarrik (ez bakardadean, ahal balitz) aritzeko behar sakona. Nire gitarra, nire ahotsa eta bere hitzak. Askotan errazegi erabili dugun hitzari heldu nahi nioke sendo, esentziari alegia. Nire oraingo mugak ezagutu nahi ditut eta horiek gainditzen saiatu. Horretarako, biluztasuna baino modu hoberik ez dut ikusten. Aro berria, aurrekoen gisan, ikasbide izatea nahiko nuke. Etxeko sukaldeko bakardadean kantatzen eta sortzen duen Mikel hura erakutsi nahi nizueke lehenegoz, kantu zahar eta berriak lagun. Eta azken hauek bere genesian erakutsi, bestelako jantzirik gabe. Barne bulkadari erantzun nahi diot, zinez. Bakarrik bidaiatzeak dakarren arriskuaren zirraraz abiatu naiz azken geltokirik agertuko ez den itxaropenaz". Mikel Urdangarin.

Manuel Lekuona. Apirilak 17, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
III. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
Hirubi boskotea
Kultura - Kontzertuak


Musikaren pasioaren eta elkarren arteko langutasunaren ondorioz sortutzen da Hirubi Boskotea Musikenen 2012-2013 ikasturtean. Berain ibilbidean errepertorio ezberdinak bereganatu dituzte: estilu klasikoko obra, erromantikoak eta XX. Mende lehen erdiko musika. Maila handiko irakasleekin ikasten dute. Bertako partaideek Nazio eremuan musika konkurtsoetan sariak jaso dituzte. Bertako partaide baten bakarko parte-hartzea aipatu behar da Musikeneko orkestan. Azken urteotan kontzertu ugari eskaini dituzte Euskal Herrian.

Manuel Lekuona. Apirilak 16, 20:00etan, doakoa
III. MUSIKA ASTEA. Kartela jaitsi (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.