Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Alboka Abesbatza
Kultura - Kontzertuak


Alboka Abesbatzak 1988an Lasarte-Orian eskaini zuen bere lehen kontzertua. Geroztik urtez-urte egon gara Lasarte-Oria aho bete kantuz janzten eta gure herriko kulturan murgildu gara. Emanaldi, omenaldi, jaialdi... milaka ekitaldietan parte hartu dugu. Herriko elkarteekin elkarlan estua izan dugu eta haiekin batera ekintza eta proiektu ezberdinetako partaide izan gara. Elkartruke eta bidaien bidez bazter eta txoko ikusgarriak ezagutu ditugu (Polonia, Italia, Norvegia...), gure grina bera duten abeslari eta zuzendariak ezagutu ditugu bidean eta Lasarte-Oriara ekarri ditugu gure herria ezagun dezaten.

Brijidatarren kapera. Abenduak 14, 12:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
Zero Sette Akordeoi Orkestraren kontzertua
Kultura - Kontzertuak


Musika kalera ateratzeko helburuarekin, datorren larunbatean, Irailak 6, arratsaldeko 19:00etan, Zero Sette Akordeoi Orkestrak bere "Jai Band Steet" bersioa plazaratuko du Basaundi plazan. Programa pop-rock abesti esagunez osatua izango da:

Egitaraua:

  • Eric Clapton
  • Nothing Else matters (Metálica)
  • Viva la vida (Cold play)
  • Supertramp
  • Fiesta pagana (Mago de Oz)
  • Whatever you want (Status Quo)
  • Karma Chamaleon (Cultur Club)
  • Jump (Van Halen)
  • Poder pal pueblo (Ska-P)
  • Loretxoa (Benito Lertxundi)
 
Musika Eskolaren ikasturte amaiera kontzertuak
Kultura - Kontzertuak

Musika eskolako 2013/14 ikasturteari amaiera emateko, musikariek bi kontzertu prestatu dituzte. Kontzertu hasieran, txoko 3 eta txoko 4 ikasle taldeen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Ondoren, tronpeta, trikitixa, pianoa, bioliña, gitarra, flauta eta abesbatza ikusi eta entzutekoaukera paregabea. Gero, taldeei zuzendutakoa izango da. Musika tresna berdin edo desberdinez osatutako taldeak ikusi eta entzuteko aukera paregabea. Ondoren, 12/13 ikasturtean maila gainditutakoek diplomak jasoko dituzte.

Manuel Lekuona. Ekainak 17 eta 18, 19:00etan, doakoa
Programak (PDF): Ekainak 17 | Ekainak 18

 
Udal Musika Eskolaren kamara eta pianoko entzunaldia
Kultura - Kontzertuak

Ekainaren 12 an, osteguna, arratsaldeko 18:00 etan Kultur Etxeko Hitzaldi aretoan Musika Eskolako piano ikasle eta irakasleek entzunaldia antolatu dute Ikasturtea agurtzeko. Entzunaldi hau, musikaren garai desberdinak ezagutzeko pentsatuta dago. Bertan garai bakoitzeko konpositoreen berri emango dizuegu. Konpositoreen biografiak, bitxikeriak, ezinbesteko entzunaldiak... Murgildu zaitezte musikaren mundu zoragarrian!

Manuel Lekuona. Ekainak 12, 18:00etan, doakoa
Egitarau osoa (PDF)

 
Mendi Abesbatza
Kultura - Kontzertuak


Mendi Abesbatzak kontzertu bat emango du larunbat honetan Lasarte-Orian. Alboka abesbatzak parte hartuko du kanta batzuk beraiekin abesten. Mendi Abesbatzako abestiak estilo guztietakoak dira baino importantzi gehiago herrialdeko folkloreari ematen diote.

Zumaburu Eliza. Maiatzak 24, 19:00etan, doakoa
Programa (PDF) | Bideoa: Mendi Abesbatza

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.