Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
IX. Musika Topaketak
Kultura - Kontzertuak

Francisco Herrerok (biolin barrokoa) goi mailako antzina musika taldeekin lan egin du, besteak beste Gazteizko Santa Maria Kapera, Ensemble Diatessaron, Sevillako Orkestra Barrokoa eta Le Badinage. / José Antonio Pascualek (klabizembaloa) organo-jotzaile bezala emanaldiak eskaini ditu Bach Jaialdian, Barroco Aire musikaldian, Luis Urteagaren Oroimenezko jaialdian eta Musika Lagun Artean zikloan Donostiako Santa Maria elizan.

Brijidatarren kapera. Apirilak 25, 19:30etan, doakoa
Danok Kide A. C.ren eskutik | Programa (PDF)
Bideoa: Francisco Herrero Donostiako Barroko Taldearekin

 
Musikene Metal Ensemble
Kultura - Kontzertuak


Ekitaldian izango diren musikariak tronpeta, tronpa, tronboi eta tuba musika tresnen Goi Mailako azken ikasturteak burutzen ari diren ikasleak dira. Tuba eta metalezko musika tresnentzako ganbara musika irakaslea den Luis Gimeno Pérezek zuzendutako taldea sei tronpeta, hiru tronpa, hiru tronboi tenore, tronboi baxu bat, euphonium bat eta bi tuba osatzen dute.

Manuel Lekuona. Apirilak 5, 20:00etan, doakoa
Musikene Metal Ensemble: http://youtu.be/XcsjZVlHvWk

 
Kalakan
Kultura - Kontzertuak


Talde bat: Hiru kantari perkusionistak: Thierri, Xan eta Jamisel. Hizkuntza bat: Euskara, hautu natural bat. Ama hizkuntza izateaz gain, euskara da hiruek hautatu duten errerpetorioaren hizkuntza: euskal kantu tradizionala. Espiritu bat: Askatasuna premiatsuaren zerbitzuko. Sinpletasuna, dotoretasuna eta publikoari emozioneak sorarazten dizkion komunikazioaren apostua egiten du Kalakan taldeak.

Manuel Lekuona. Apirilak 4, 22:00etan
Sarrerak: 5,40 € (on-line) eta 6,60 € (leihatila)
Kalakan taldearen bideoa: http://youtu.be/GD-6t-qxw6k

 
II. Aste Musikala
Kultura - Kontzertuak

Lasarte Oriako Alboka eta Xumela abesbatzak, Zero Sette eta Suberri akordeoi orkestrak, Danok-Kide elkartea eta udal musika-eskola zein kultura departamentuaren artean osaturiko II. Aste Musikala bi asteburuetan burutuko da Manuel Lekuona Kulturetxean. 2014an izango den II. Aste Musikala dela eta ahotsak, soinu desberdinak zein euskal musika entzuteko aukera izango dugu Lasarte-Orian. Herriko elkarteek herriarentzat eskainitako programa.

Manuel Lekuona. Martxoaren 28tik apirilaren 5era
Egitarau osoa (PDF)

 
Udal Musika Eskolaren kontzertu bufoa
Kultura - Kontzertuak

Inauteriak direla eta, Lasarte-Oriako Udal Musikako ikasle eta irakasleek inauterietako kontzertu bufoa prestatu dute. Kontzertua, 19:00etan hasiko da eskolako txikienekin. Ondoren, pianoa, bioliña, gitarra klasikoa, musika tresna desberdinez osaturiko talde desberdinak... entzun eta ikusi ahal izango dira.

Manuel Lekuona. Otsailak 26, 19:00etan, doakoa
Egitarau osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.