Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Andoaingo piano jaialdia
Kultura - Kontzertuak


Beste urte batez, Lasarte-Oriako musika eskolako pianoko zenbait ikaslek parte hartuko dute otsaileko asteburu honetan Andoainen ospatuko den jaialdi honetan. Parte-hartzaileak: Sara Segurado Izagirre, Unax Goenaga Sarobe, Leire Martin Fernandez, Ainhoa Martin Fernandez, Leire Diez Blazquez, Haritza Diaz De Guereñu Urkia, Jaione Martos Urkizu, Maria Otxandorena Alba, Irene Carques Martin, Alain Hurtado Monje, Jone Castro Alderete, Valeria Fadrique Saez-Benito, Izaro Lizartza Elustondo eta Sara Rubio Murillo.

Bastero Kulturgunea (Andoain). Otsailak 15-16
Egitarau osoa (PDF)

 
Alboka Abesbatza
Kultura - Kontzertuak


Alboka Abesbatza koru amateurra da, bertako korukideetatik gehienek ez baitaukate musikako edo solfeoko aurretiazko ikasketarik. Kantu-zaletasunak batzen gaitu guztiok, kantatuz ikastea, hobetzea eta gozatzea beste anbiziorik gabe. Alboka Abesbatzak gero eta hobea izateko espiritu handi batekin lan egiten du, ez bakarrik eliz musika eta gure musika tradizionala landuz, baizik eta beste eskualde eta kultura batzuetako kantak ere sartzen saiatzen da, betiere kontzepzio eta zailtasun aldetik gero eta ausartago diren obrei ekiteko dinamikan.

Brijidatarren kapera. Abenduak 22, 12:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
Ana Belén García eta Marifé Nogales
Kultura - Kontzertuak


Ana Belén García (organista). Andoainen jaio zen. Pianoko eta clavecinetako goi mailako ikasketak Donostiako Kontserbatorioan osatu zituen nahiz organoko erdiko maila. Azkeneko hauek, Musikenen bukatu zituen. Gaur egunean, Donostiako Santa Maria Basilikako organista titularra da. Marifé Nogales (mezzo-soprano). Andoainen jaioa. Musikenen egin zituen kantuko goi mailako ikasketak. Jaialdi entzutetsuetan hartu du parte, hauetan, besteak beste: Donostiako Musika Hamabostaldian, Granadako Nazioarteko Jaialdian eta El Escorialeko Jaialdian.

Brijiden kapera. Abenduak 20, 19:30etan, doakoa
Programa (PDF)

 
Lasarte-Oriako Musika Eskolako kontzertu eta ekintzak
Kultura - Kontzertuak


Urriak 1 eta 8 bitartean, Lasarteko Nagusien Etxeak nagusiak omentzeko antolatutako ekitaldien tartean, Musika Eskolako trikitilariek urriak 2 eta 4ean parte hartu zuten. Urriak 2 asteazkenean, Nagusien omenaldi astea ospatzeko antolatutako ekintzen artean, eskolako trikitilariek kalejira bat eta kontzertua eskeini zituzten. Saioa kalean hasi zen 17:30etan eta barruan bukatu 18:15etan. Bai jotzaile eta bai entzuleak oso gustura aritu ziren. Batzuk dantzatzera ere animatu ziren. Denok oso ondo pasatu genuen. Ostirala urrriak 4ean, Kultur Etxean Sun Magoaren ikuskizuna baino lehenago ere, trikitilariek beren saiotxoa eskeini zuten. Trikitixa, pandero eta guitarraz lagundurik zenbait fandango, arin arin eta kalejira eskeini zituzten.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oria X. Akordeoi Jaialdia
Kultura - Kontzertuak

Datorren azaroaren 9an, Manuel Lekuona Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan, Lasarte-Oria X. Akordeoi Jaialdia ospatuko da eta bertan, Zero Sette Akordeoi Orkestrarekin batera, Iñaki Diéguez, Jokin Goenaga eta Arrigo Tomasi & Daniel Levy parte hartuko dute.

Manuel Lekuona. Azaroak 9, 19:30etan, 3 €
Programa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.