Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Alboka, Alboka Txiki eta Txepetxa Abesbatzak
Kultura - Kontzertuak

Alboka Abesbatzak bere lehen aurkezpena, koru misto moduan, 1988. urtean egin zuen, Lasarte-Orian. Alboka Abesbatzak gero eta hobea izateko espiritu handi batekin lan egiten du, ez bakarrik eliz musika eta gure musika tradizionala landuz, baizik eta beste eskualde eta kultura batzuetako kantak ere sartzen saiatzen da, betiere kontzepzio eta zailtasun aldetik gero eta ausartago diren obrei ekiteko dinamikan. Alboka Abesbatza koru amateurra da, bertako korukideetatik gehienek ez baitaukate musikako edo solfeoko aurretiazko ikasketarik. Kantu-zaletasunak batzen gaitu guztiok, kantatuz ikastea, hobetzea eta gozatzea beste anbiziorik gabe.

Brijidatarren kapera. Abenduak 18, 12:30etan, doakoa
Egitaraua (PDF)

 
O+Hatz
Kultura - Kontzertuak

Sei urte Kepa Junkeraren taldean aritu ondoren, Iñaki Plaza (trikitixa, txalaparta, tubioght-a eta perkusioa) eta Ion Garmendia (txistua, alboka, txalaparta, tubioght-a eta perkusioa) musikariek bi urte daramate O+Hatz proiektu berritzailea zabalduaz. Beraien helburuetariko bat trikitixa eta txalapartarako soinu eta textura berriak bilatzea da. Bi Euskal musika tresna hauen harteko lankidetza sortzea. Beraien doinuak Euskal Herriko musikaren erritmoetan edo erritmo berrietan ohinarritzen dituzte.

Manuel Lekuona. Abenduak 14, 18:00etan, doakoa
Info+ egin klik hemen

 
Miren Fernández
Kultura - Kontzertuak

Miren Fernández: "Betidanik izan dut sormenerako grina besteen abestiak abestuz urte mordoxka bat egin dudan arren. Baina hor izan dut beti pianoan eseri eta neure barneko notak kanporatzeko behar hori: batzuetan alaiak, besteetan tristeagoak. Piskanaka nota hoiek batuz doinuak sortu dira neure doinuak eta deskubritu dut zein ederra den norberak sortutako melodia horiek kantatu ahal izatea. Horixe eskaintzera nator nire kantuak besterik ez. Azken urteotan izan ditudan bizipenetatik sortu den musika".

Manuel Lekuona. Azaroak 11, 20:00etan, doakoa
info+ www.mirenfernandez.com
Bideoklip berria: http://youtu.be/UBDPcoVzxW8

 
"Con Anima" Haur Abesbatza (Cesis, Letonia)
Kultura - Kontzertuak

Cesis Letoniako hiririk ederrenetakoa da. Herrialde honetan ikastetxe bakoitzean Abesbatza bat dago eta bost urtean behin Latvian Young Song and Dance Festival in Riga jaialdian elkartzen dira denak, mendeetan zehar iraun duen ohitura bati eutsiz. Ilga Skendere 1981etik da Con Anima Cesis-eko lehenengo oinarrizko eskolako emakumeen abesbatzako zuzendaria. Eguneroko lanari esker urtero prestatzen du abesbatza honek programa berriren bat. Azken urteotan ospe handia eskuratu du eta azpimarratzekoa da beraien ikuskizunetako kalitatea. Urriak 28, 20:00 h., Manuel Lekuonan, doakoa.

 
Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia
Kultura - Kontzertuak

Datorren urriaren 1ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan, Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia ospatuko da eta bertan, Zero Sette Akordeoi Orkestrarekin batera, Jean-Louis Noton frantziarrak, eta Klezmatica Trio Valladolideko hirukoteak parte hartuko dute. Prezioa: 3 €

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 Hurrengoa > Amaiera >>

16. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.