Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu dira
Kultura - Lehiaketak


Jesus Zaballos alkateak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta departamentuko teknikariak lagun zituela, Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu zituen. Bernat Solsona bartzelonarraren Wild muralak bereganatu du lehenbiziko saria.

Gehiago irakurri...
 
2017ko literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea
Kultura - Lehiaketak


Maiatzaren 26an amaituko da Lasarte-Oriako XXXI. literatura-lehiaketara lanak aurkezteko epea. Aurreko urteetan bezala, gaztelaniazko nahiz euskarazko poesiarako, ipuinetarako eta mikrokontakizunetarako sariak izango dira. Idazlanek jatorrizkoak izan beharko dute, eta zenbait espezialitate eta kategoriatan lehiatu ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
Martxan da Guztion Lasarte-Oria! Muralen lehiaketa
Kultura - Lehiaketak

Aurkez daitezke Guztion Lasarte-Oria 2017 muraletarako proposamenak. Apirilaren 10ean bukatuko da epea. Aurtengo gaia “gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna” da, eta helburua, berriz, gure herriko bost puntu beltz ezabatzea. Herriko bost puntu beltz hobetu nahian, espazio hauek pertsonen joan-etorrirako atseginago eta seguruago eginez, abian jarri da Guztion Lasarte-Oria 2017. Aurkezten diren proposamenak espazio hauetara egokitu behar dira, eta artista bakoitzak mural batean edo gehiagotan parte hartu ahal izango du. 4.750 euro bideratuko dira programa honetara.

Gehiago irakurri...
 
Banatu dira Lasarte-Oriako literatura sariak
Kultura - Lehiaketak


Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituen Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 437 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 58 helduenean eta 68 mikrokontakizun. Saritutako hainbat testu irakurri zituen Noemi Fernandezek ekitaldian, Joseba Pascualek gitarrarekin lagundu ziolarik, Musika Eskolako irakasle Roberto Yabenen musika joaz. Kultur zinegotziak eskerrak eman zizkien egindako ahaleginagatik egileei, epaimahaikoei eta Kultur Etxeko langileei. Ondoren, diplomak eta sariak banatu ziren. Saridunak ikusteko, klik egin hemen (helduak eta haur eta gazteak).

 
2016ko literatura lehiaketaren irabazleen zerrenda
Kultura - Lehiaketak


Lasarte-Oriako Udalak, Kultura Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako Literaturako XXX. Lehiaketarako deialdia egin zuen. Hemen ikus dezakezu 2016ko irabazleen zerrenda (PDF). Mila esker denori!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.