Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu dira
Kultura - Lehiaketak


Jesus Zaballos alkateak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta departamentuko teknikariak lagun zituela, Guztion Lasarte-Oria 2017 sariak banatu zituen. Bernat Solsona bartzelonarraren Wild muralak bereganatu du lehenbiziko saria.

Asko izan dira lehiaketa honi erantzunez parte hartu dutenak. Interbentzio artistikoaren bidez, lehiaketaren asmoa da pasadizoak eta kalezuloak leku atseginagoak eta erakargarriagoak bihurtzea, hartara Lasarte-Oriaren irudia hobetuz eta hiriguneko jarduera ekonomikoa eta soziala indartuz. Aurten, gainera, gaia berdintasuna izan da, Lasarte-Oriako puntu beltzak duindu nahian.
Guztira 39 zirriborro jaso dira, margotu diren lekuen arabera honela banatuta:

  • Goikale 1eko pasadizoa: 15
  • Buruntza kaletik Jaizkibel plazarako eskailera: 3
  • Jaizkibel plaza 9rako eskailera: 10
  • Donostia etorbidetik Aralar plazarako pasadizoa: 5
  • Andatza plaza 4ko pasadizoa: 6

Guztira, 24 artistak aurkeztu dituzte proposamenak: 13 emakumek eta 11 gizonek, jatorri hauekin:

  • Lasarte-Oria: 3
  • Usurbil: 1
  • Donostia: 10
  • Bilbo: 4
  • Gasteiz: 2
  • Irun: 1
  • Atxondo (Bizkaia): 1
  • Galdakao (Bizkaia): 1
  • Bartzelona: 1

Lehiaketa hau garatzeko, Udalak 4.750 € bideratu ditu:

  • Lehen saria, 1.500 €-koa
  • Bigarren saria, 1.250 €-koa
  • Hirugarren saria, 1.000 €-koa
  • Laugarrena, 500 €-koa
  • Eta bosgarrena, 500 €-koa

Epaimahaiko kideak Nagore Goñi (programaren kudeatzailea), Amaia Roda (Aire Libreko Museoa proiektuaren kudeatzailea), Noelia Calero (Aterpea), Ricardo Ugarte (eskultorea) eta Fernando Golvano (unibertsitateko irakaslea eta arteko kritikaria) izan dira, eta sarien epaia honela eman dute:

  • 1. saria: Wild, Bernat Solsona Estévezena.
  • 2. saria: Aniztasuna / Diversidad, Enara Conde Morenorena.
  • 3. saria: Bilera / La reunión, Karmele Gorroño Idirin eta Irene Irureta Gutiérrezena.
  • 4. saria: Hegan / Volando, Karmele Gorroño Idirin eta Irene Irureta Gutiérrezena.
  • 5. saria: Guztion artean egin dezakegu, Olaia Martínez Altunarena.


 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.