Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Lasarte-Oriako umeen liburutegiko Txoko Morea inauguratuta
Kultura - Liburutegia


Jesus Zaballos alkateak umeen liburutegiko Lila Txokoa inauguratu du. Gune berri honek, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako kontzeptuak txikienen artean indartzeko balio dezaketen liburu eta ipuinak bilduko ditu. Hainbat zinegotzi eta liburutegiko langileak lagun, alkateak azaldu du Kulturako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak ados jarri direla Txoko Morea antolatzeko orduan. Gune honen helburua da, berdintasunaren balioak jasotzen dituzten liburuak eta  genero-indarkeriaren aurkako umeen literatura biltzea, txikienak balore horietan hezteko.

Gehiago irakurri...
 
Udal liburutegiko nobedadeak
Kultura - Liburutegia

Uda pasa eta iritsi dira liburu berriak liburutegira eta hona hemen liburu berri horietako batzuk, bai euskeraz eta baita gazteleraz ere. Oraingo honetan, aipatuko ditugunak zenbait irakurlek gomendatutakoak izango dira. Horien artean, daude: “Tú no eres como otras madres” Angelika Schrobsdorff-ek bere amaren bizitza kontatuz idatzitakoa, Fernando Arambururen “Patria” edo baita “Me llamo Lucy Barton” bezalako liburuak ere.

Azken nobedadeak (2016-10-28) (PDF)

 
Udal liburutegiko nobedadeak
Kultura - Liburutegia

Hilabete honetako berrien artean aipatzekoa da Julia Navarroren azken lana. Kazetariak bere seigarren nobela argitaratu du, “Historia de un canalla” izenburupean eta bere aurreko lanekiko erregistro aldaketa bat dakar. Liburu honekin harritu egingo ditu irakurleak, bere beste lanak baino psikologikoagoa baita, gizakiaren handinahi, diru-gose eta berekoikeriak aztertzen ditu bertan. Horrez gain, gaur egungo nobela bat da istorioari dagokionez, urbanoa eta kosmopolita, New York eta Londres artean igarotzen dena.

Azken nobedadeak (2016-03-18) (PDF)

 
Udal liburutegiko nobedadeak
Kultura - Liburutegia

Hilabete honetako liburu berrien artean, euskarazkoen artean ezin aipatu gabe utzi Ramon Saizarbitoriaren azken nobela, “Lili eta biok” izenburupean argitaratutakoa, oso ongi lotutako kasualitatez betetako nobela mamitsu bezala deskribatzen duena egileak berak. Eta gaztelerazkoen artean berriz “La fábrica de las sombras” Ibon Martin donostiarraren azken nobela, oraingo honetan Orbaitzeta eta inguruetan kokatua eta dirudienez bere aurreko nobela bezain arrakastatsua izateko osagai guztiak dituena.

Azken nobedadeak (2016-02-24) (PDF)

 
Udal liburutegiko nobedadeak
Kultura - Liburutegia

2015 urtearen bukaeran eskuratutako liburuen artean, sariak jaso dituzten hainbat liburu aurki ditzakegu: "La guerra no tiene rostro de mujer" Literaturako Nobel saria jaso duena, "Hombres desnudos" Planeta sariaren irabazlea eta baita "Una pasión rusa" Nobela historikoaren saria jaso duena ere. Horiez gain, aipagarriak baita ere, Toti Martinez de Lezearen azken eleberria, gazteleraz eta euskeraz irakurri daitekeena eta euskerazkoen artean Anjel Lertxundiren azkena, "Zu" izenburupean, bere emaztearen gaixotasunaz gain liburu honek beste gai batzuk ere maisuki jorratzen ditu, bizipoza, maitasun istorio bikain bat kontatzen digu eta literatura unibertsalean heriotzak eta minak duten agerpena lantzen ditu egileak.

Azken nobedadeak (2016-02-11) (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.