Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
La tortuga roja
Kultura - Zinea

Irla bakarti batean abandonatutako gizon bat ihes egiten saiatuko da, etsi-etsian, harik eta egun batean bizitza aldatuko dion dortoka bitxi bat aurkituko duen arte.

Okendo plaza. Uztailak 19, 22:15etan, doakoa
Udako zinea
Trailerra: https://youtu.be/42aQ3TQG5fw
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Euria egingo balu, elizatzeko txapelan egingo da proiekzioa

 
Sing Street
Kultura - Zinea

Hamabost urteko Connor da filmeko protagonista. Eskola zaldatuko da, eta bera baino zaharragoa den neska batekin maiteminduko da. Hura erakartzeko, musika talde bat duela esango dio, eta haien bideoklipean partehartu nahi ote duen galdegingo dio. Neskaren onespena jasotakoan, taldea sortu beharko du Connorrek. 80ko hamarkadan girotutako komedia ederra, The Cure, Duran Duran, The Clash eta The Jam bezalako talde ezagunen musikaz jantzitakoa.

Okendo plaza. Uztailak 5, 22:15etan, doakoa
Udako zinea
Trailerra: https://youtu.be/Cyjof1gTnyI
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Euria egingo balu, elizatzeko txapelan egingo da proiekzioa

 
Oriarte institutuko ikasleen egindako film laburra aurkeztu da
Kultura - Zinea


Lasarte-Oria alkateak Oriarte institutuko ikasleek "Cinema en curs - Zinema (h)abian" programaren barruan egin duten film laburra aurkeztu zuen. Institutukoek eta familiartekoek osatutako publiko ugariak txaloz hartu eta gozatu zuen "Trenaren hotsa" film laburraz.

Gehiago irakurri...
 
Zinema (h)abian "Cinema en curs"
Kultura - Zinea

'Cinema en curs' 2005-2006an Katalunian sortutako proiektu pedagogikoa da. A Bao A Qu kultura elkarteak sustatutako ekimenak zinema hezkuntza testuinguruan txertatzea du jomuga. Proiektua sortu zenetik 30000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte; 3 urtetatik 18 urtera arte. Lehen eta bigarren hezkuntzako zentro publikoetan garatzen da: Katalunia (23 zentro), Galizia (5 zentro), Madril (3 zentro), Berlin (2 zentro), Brandenburgo (3 zentro) eta Txile (7 zentro).

Gehiago irakurri...
 
Omenaldi hunkigarria Antonio Mercerori, familia bertan zelarik
Kultura - Zinea


Lasarte-Oriako Udalak omenaldi hunkigarria egin zion Antonio Mercero lasarteoriatar zinemagileari. Alarguna eta seme-alabak bertan zirela, Kulturako zinegotziak eta Gipuzkoako Kulturako ahaldunak hitz batzuk egin zituzten haren pertsona eta lana oroitze aldera.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.