Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Cantábrico
Kultura - Zinea

Joaquín Gutiérrez Acha zinegile espainiarrak Galiziatik Euskal Herriraino hedatzen den Kantauriko mendikateko fauna aztertu du azken bi urteetan, bertan bizi diren animalien bizimodua pantaila handira eramateko. Dokumentaleko protagonista nagusia Kantauriko hartz arrea izango da, eta basoek urtaro batetik bestera jasaten dituzten aldaketak erakutsiko dizkigu. Penintsulako iparraldean 400 kilometro baino gehiagoko luzera duen mendikate bat altxatzen da. Kostaldea eta barnealdea banantzen dituen harresi ikusgarri bat. Landaredi eta animalia ikusgarriak ezkutatzen dituen mendikate zoragarri bat.

Manuel Lekuona. Maiatzak 21, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/7I5urHr43o0

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.