Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia
Kultura - Zinea

Argi gelditu zaigu beste behin ere 'Go!azen' telesaila fenomeno bat dela Euskal Herrian; izan ere, ordu gutxitan agortu dira urriaren 7an Bilbon izango den aurrestreinaldirako sarrerak. Euskalduna Jauregiaren kanpoan ospatuko den "Izan EiTB Jaia"ren barnean egingo da lehen atalaren aurrestreinaldia arratsaldeko 19:00etan. 1.400 lagunek izango dute bertan egon, aktoreak bertatik bertara ikusi eta denboraldi berriko lehen atala beste inork baino lehenago ikusteko aukera. Baina lasai! Bilbora joateko sarrerarik lortu ez duzuenok aurrestreinaldi gehiago izango dituzue hurrengo egunetan Donostian, Gasteizen eta LASARTEORIAN! Eta azkenik, azaroaren 3an, emisioa hasiko da bai eitb.eus-en eta baita ETB1en ere. Iaz bezala, ostiraletan emango da 21:00etan hasita.

Manuel Lekuona. Urriak 27, 19:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.