Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
6. Ekozinemaldia 2012
Kultura - Zinea

Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatu petrolioa ustiatzeko, oihanean gero eta barrurago sartzen dira dena suntsituz. Era berean, elikagaiak erregaiak ekoiztera bideratzen dira. Bestetik, meatzea ustiatzeko, dena kentzen da, lur guztia eta bertan dagoena (ingurumenak, herriak, baratzak) zulo batetik desagerraraziz.

Manuel Lekuona. Otsailak 28 eta 29, 19:30etan, Doakoa
Ekologistak Martxan
Programa osoa (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.