Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Oriarte institutuko ikasleen egindako film laburra aurkeztu da
Kultura - Zinea


Lasarte-Oria alkateak Oriarte institutuko ikasleek "Cinema en curs - Zinema (h)abian" programaren barruan egin duten film laburra aurkeztu zuen. Institutukoek eta familiartekoek osatutako publiko ugariak txaloz hartu eta gozatu zuen "Trenaren hotsa" film laburraz.

Lasarte-Oriako alkatea, Jesus Zaballos, oso pozik agertu zen aurkeztutako lanarekin, eta galdera bota zuen ea etorkizunean beste Antonio Mercero bat ez ote den aterako proiektuan parte hartu dutenen artetik. Zaballosek gogorarazi zuen, proiektuaren interesagatik, film laburrean parte hartu duten 22 ikasleen eta haien irakasleen bidaia finantzatu zuela, Bartzelonako lehiaketan filmaren aurkezpena ikustera joateko. Ildo berean lan egitera animatu zituen, proiektu hau posible egin duten pertsona guztiei eskerrak emanez.

Alkatearen hitzen ondoren, "Trenaren hotsa" film laburra proiektatu zen. Ondoren, programan parte hartu duten 24ak eszenatokira igo ziren. Guztien artean azaldu zuten nola bizi izan duten eta aurrera eraman duten filma, zer ikasi duten nabarmenduz eta filma posible egin duten pertsona guztiei eskerrak emanez.

Zer da "Cinema en Curs"?

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.