Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Urte Berri on, amona!
Kultura - Zinea

Komedia beltza da "Urte Berri on, amona!", Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

Manuel Lekuona. Apirilak 12, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Apirilak 15, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/ErDp6dDK6dI
Info+ http://www.okendozinema.org
Info+ http://www.urteberrionamona.com

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.