Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Le Havre
Kultura - Zinea

Marcel Marx idazlea eta bohemio ezaguna Le Havre hirira joango da, berak bere burua erbesteratuta. Zintzo asko bota-garbitzaile gisa lanean hasi, eta jendearengandik gero eta gertuago dagoela sentituko du. Ahazturik du egile sonatu izateko kontu hura, eta zoriontsu da bere triangeluan: taberna gogokoena, lana eta Arletty emaztea. Baina patuak Afrikatik iritsitako etorkin adingabe bat ipiniko dio parean. Arletty gaixotu egingo da, eta Marcelek giza axolagabekeriak eraikitako murru hotza suntsitu beharko ditu; horretarako, baikortasuna eta auzoko bizilagunen elkartasuna izango ditu arma bakar.

Manuel Lekuona. Maiatzak 10, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Maiatzak 13, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/LRKhDmKOIpc
Info+ http://www.okendozinema.org

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.