Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
The Florida Project
Kultura - Zinea

Krisi ekonomikoa nagusien bizitzak kolpatzen dituen bitartean, sei urteko neskatxo batek eta bere lagunek uda Disneyworld inguruan dagoen motel batean pasako dute.

Manuel Lekuona. Apirilak 6, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/-myYjR1uv1E
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Los archivos del Pentágono
Kultura - Zinea

"Pentagonoko paperak" 1971ean zabaldutako eskandalu bat izan zen. The Washington Post egunkariak, Ben Bradlee editorea eta Katharine Graham argitaratzailea zirelarik, garrantsi handiko dokumentu hauek argitaratu zituen. Daniel Ellsberg analista militarrak idatzi eta zabaldutako dokumentu hauetan, Johnsonen gobernuak herriari eta Kongresuari Vietnameko gerraren inguruko gezaurrak kontatu zizkiela frogatzen zen, eta, era berean, Nixonen gobernuak sekretuan gerra indartzen ari zela ere ezagutzera ematen zen. Nixonen gobernuak Washington Post egunkaria salatu zuen eta Auzitegi Gorenera eraman zuen.

Manuel Lekuona. Martxoak 25, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/CQEG_MVeg_Y

 
'Zinema (h)abian' programan parte-hartzaileen harrera
Kultura - Zinea


Alkateak harrera egin zien ''Cinema en curs - Zinema (h)abian' programako arduradunei eta Oriarte Institutuko 22 ikasleei. Programaren helburuak esplikatu eta ikasleek bizitako esperientziak azaldu ondoren, haiek egindako hiru eszena erakutsi ziren.

Gehiago irakurri...
 
Errementari
Kultura - Zinea

10 urte pasatu dira1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementaria kezkutatzen duen egia izugarria.

Manuel Lekuona. Martxoak 18, 19:30etan, bertsio bikoiztu
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/U36L98XCZbE

 
Errementari
Kultura - Zinea

10 urte pasatu dira1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementaria kezkutatzen duen egia izugarria.

Manuel Lekuona. Martxoak 16, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/jFESyU3bMFo
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.