Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Madama Butterfly
Kultura - Zinea

Honakoa izan da, Sidneyko Opera eta Harbour Bridge atze-ohial zuela, ur gaineko eszenategira eramandako hirugarren opera. Espazio publikoan antolatutako ikuskizun honek eguzki eta ilargi erraldoi batzuk erabiltzen ditu -12 metroko zabalera dutenak- uretatik atera eta eszenategi gainetik igaroko direnak. Hiromi Omura soprano japoniarrak Cio-Cio-rena egingo du lan honetan, Georgy Vasiliev-ekin batera, Pinkerton-en papera jokatzen duena.

Manuel Lekuona. Martxoak 14, 19:00etan
Sarrerak: 7,50 / 9,00 € (klik internet bidez erosteko)

 
Tres anuncios en las afueras
Kultura - Zinea

Hilabete batzuk pasa dira Mildred Hayesen alaba bortizki hil zutenetik. Ez dute oraindik errudunik aurkitu. Egoera ikusita, Hayesek herriko sheriffaren aurkako kanpaina bat hasiko du: hiriaren kanpoaldean hiru iragarki jarriko ditu bere lana zalantzan jarriz. Ondorioz, Polizia Hayesen aurka jarriko da. Baina Mildred ez da atzera botako eta hiltzailearen bila hasiko da bere kabuz.

Manuel Lekuona. Martxoak 11, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/y4DCwcAadd0

 
Thi Mai, rumbo a Vietnam
Kultura - Zinea

Carmen bere alaba Maria hil denaren albistea jasotzen duen emakume bat da. Egun batzuk geroago, alabaren etxean Mariak Vietmaneko Thi Mai izeneko umetxo bat semetzat hartzeko ideia zuela ezagutuko du. Horrela, bere lagun minenekin batera, Elvira eta Rosa, Carmen Vietmanera joango da Thi txikiaren bila.

Manuel Lekuona. Martxoak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/NkKVr4uvemI

 
Three Billboards Outside Ebbing, Missouri
Kultura - Zinea

Hilabete batzuk pasa dira Mildred Hayesen alaba bortizki hil zutenetik. Ez dute oraindik errudunik aurkitu. Egoera ikusita, Hayesek herriko sheriffaren aurkako kanpaina bat hasiko du: hiriaren kanpoaldean hiru iragarki jarriko ditu bere lana zalantzan jarriz. Ondorioz, Polizia Hayesen aurka jarriko da. Baina Mildred ez da atzera botako eta hiltzailearen bila hasiko da bere kabuz.

Manuel Lekuona. Martxoak 2, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/zGf-3olaNwY
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Que baje Dios y lo vea
Kultura - Zinea

Zenbait fraide-etxetan gozokiak egiten dituzte, beste batzuetan gregorianoak abestu. Eta San Teodosion... golak sartzen dituzte eskuairatik! "Que baje Dios y lo vea" galera handiak dituen monasterio baten istorioa kontatuko du, non salbatzeko duten aukera bakarra "Champion Clerum" irabaztea den, fededunentzat antolatutako Europa mailako futbol txapelketa. Kongregazio honetan, ordea, ez daki inortxok ere futbolean jokatzen, eta ezohiko talde honek Artzapezpikuaren bedeinkazioa baino gehiago beharko du euren etxea salbatzeko.

Manuel Lekuona. Otsailak 25, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/gTb0ApAlQ9c

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.