Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
A casa por Navidad
Kultura - Zinea

Fikziozko Norvegiako Skogli herri txikian, pertsonaia talde baten bizitzak gurutzatu egingo dira hainbat istoriotan. Pertsonaiak adin eta gizarte klase askotakoak izango dira; umorea eta tragedia, samurtasuna eta etsipena tartekatuko dituzte, baina beti egongo dira barkatzeko eta itxaropena izateko prest. Istorioek bizikidetzaren gaia jorratzen dute hainbat alderditatik, eta maitasuna aztertzen dute, edozein adinetan eta fasetan dagoela ere, erditzetik heriotzara arte. Home for Christmas gabon-kanta modernoa da eta Levi Henriksen idazle norvegiarraren Bare mjuke pakker under treet kontakizun laburren bilduman dago oinarrituta.

Manuel Lekuona. Abenduak 27, 21:30etan
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)
Manuel Lekuona. Abenduak 30, 19:30etan
Sarrerak: 5,00 € (on-line) eta 5,50 € (leihatilan)

 
Gazta zati bat
Kultura - Zinea

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Manuel Lekuona. Abenduak 13, 21:30etan
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)
Manuel Lekuona. Abenduak 16, 19:30etan
Sarrerak: 5,00 € (on-line) eta 5,50 € (leihatilan)

 
Melancolía
Kultura - Zinea

Justine (Kirsten Dunst) eta Michael (Alexander Skarsgard) ezkondu behar direla ospatzen daudelarik, "Melancolía" planetak Lurra inguratzearekin kointzidetzen du. Munduaren bukaera gertu dago...

Manuel Lekuona. Azaroak 22, 21:30etan
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)
Manuel Lekuona. Azaroak 25, 19:30etan
Sarrerak: 5,00 € (on-line) eta 5,50 € (leihatilan)

 
Intocable
Kultura - Zinea

Komedia honetako bi protagonisten artean adiskidetasuna ustekabean sortuko da, nahiz eta elkarren antz handirik izan ez eta bizitza ulertzeko oso modu desberdina eduki: istripu baten ondorioz tetraplegiadun geratutako aberaski bat, eta zaintzeko kontratatzen duen gizona, Paris kanpoaldeko auzo txiro bateko immigrantea, kartzelatik atera berria.

Manuel Lekuona. Azaroak 8, 21:30etan.
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)
Manuel Lekuona. Azaroak 11, 19:30etan.
Sarrerak: 5,00 € (on-line) eta 5,50 € (leihatilan)

 
Gartxot
Kultura - Zinea

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia  XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

Manuel Lekuona. Urriak 18, 21:30etan.
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 Hurrengoa > Amaiera >>

50. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.