Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
The artist
Kultura - Zinea

Hollywood, 1927. George Valentin zine mutuaren izar handiena da. Mundua bere oinetara dauka, ospetsua da ez dio inori inbidiarik; baina bere harrokeria dela-eta bere ospearen eta bizimoduaren amaiera iristen ari direla ez da konturatzen. Bestalde, Valentinek deskubritu duen Peppy Miller zinemako soinuduneko zine-izarra bihurtzen ari da. Zinema soinudunaren etorrerarekin Hollywood berriztatzen da goitik behera, baina Valentinek gehien maite duena egiteari ez dio uko egin nahi: istorio mutuak kontatzeari, alegia. Eta hona galdera: bizi ahal da George Valentin soinudun mundu berri honetan?

Manuel Lekuona. Urriak 4, 21:30etan.
Sarrerak: 4,00 € (on-line) eta 4,40 € (leihatilan)
Manuel Lekuona. Urriak 7, 19:30etan.
Sarrerak: 5,00 € (on-line) eta 5,50 € (leihatilan)

 
Extraterrestre
Kultura - Zinea

Juliok eta Juliak ez dute elkar ezagutzen, baina ohe berean esnatuko dira, ezer oroitzen ez duten mozkorraldiaren ostean. Julio berehala maiteminduko da. Julia ez, ordea. Egoera nahiko deserosoa ez, eta Julio eta Julia ohartuko dira objektu hegalari ezezagun bat hiri gainean hegaka dabilela.

Okendo. Uztailak 19, 22:00etan, doakoa
Trailerra: http://youtu.be/n8bIBaxIrg4
Info+ http://www.extraterrestrelapelicula.es

 
Gianni y sus mujeres
Kultura - Zinea

Gianni, etxeko-gizonak, bere emaztearentzako, alabarentzako eta bizilagunarentzako betebeharrak eta faborean egitea du helburu bere jubilatu bizitzarekin. Egun batean, bere betiko laguna den Alfonso, ikaragarrizko sexu-harremanak dituena, Giannik neska-laguna izan dezala bururatzen zaio eta bizitzak izan ditzazkeen plazerrak erakutsi nahi dizkio.

Loidi-Barren frontoia. Uztailak 5, 20:00etan, doakoa
Trailerra: http://youtu.be/0p55jQXHQ0s
Info+ http://www.okendozinema.org

 
Le Havre
Kultura - Zinea

Marcel Marx idazlea eta bohemio ezaguna Le Havre hirira joango da, berak bere burua erbesteratuta. Zintzo asko bota-garbitzaile gisa lanean hasi, eta jendearengandik gero eta gertuago dagoela sentituko du. Ahazturik du egile sonatu izateko kontu hura, eta zoriontsu da bere triangeluan: taberna gogokoena, lana eta Arletty emaztea. Baina patuak Afrikatik iritsitako etorkin adingabe bat ipiniko dio parean. Arletty gaixotu egingo da, eta Marcelek giza axolagabekeriak eraikitako murru hotza suntsitu beharko ditu; horretarako, baikortasuna eta auzoko bizilagunen elkartasuna izango ditu arma bakar.

Manuel Lekuona. Maiatzak 10, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Maiatzak 13, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/LRKhDmKOIpc
Info+ http://www.okendozinema.org

 
Nader y Simin, una separación
Kultura - Zinea

Simin eta Nader senar-emazteak eta alabak Iran uztea pentsatu dute, bizitza hobea izateko asmoz. Baina azkenean senarrak Iranen geratzea erabaki du bere aita zaintzeko, Alzheimerra duela jakin baitu. Hori dela eta, emazteak dibortzioa eskatzen du, baina ez du lortuko eta bere gurasoenera joango da bizitzera. Nader senarrak emakume bat kontratatuko du bere aita zaintzen laguntzeko. Egun batean, etxera iristean, oheari lotuta dagoela aurkituko du aita. Hortik aurrera, bere bizitza irauli egingo da.

Manuel Lekuona. Apirilak 26, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Apirilak 29, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/wnSPZq3_8jQ
Info+ http://www.okendozinema.org
Info+ http://www.jodaeyenaderazsimin.com

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 Hurrengoa > Amaiera >>

51. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.