Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Urte Berri on, amona!
Kultura - Zinea

Komedia beltza da "Urte Berri on, amona!", Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du, beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza diruena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

Manuel Lekuona. Apirilak 12, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Apirilak 15, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/ErDp6dDK6dI
Info+ http://www.okendozinema.org
Info+ http://www.urteberrionamona.com

 
La piel que habito
Kultura - Zinea

"La piel que habito", zirujano plastiko baten istoria da. Honek, bere emaztea, kotxe istripu ostean hildakoaren bizitza salbatzeko esperimentuak egiten ditu. Sortutako gorputz-azala berriarekin lortzeko hausnarketan hasten da. Hamabi urte beranduago, azala berri hori lortzen du bere laborategian. Horretarako, ez du arazorik izango eta gizakien artean debekatua dagoen transgenesiarekin esperimentatzen du. Baino hori ez da izango krimen bakarra…

Manuel Lekuona. Martxoak 15, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Martxoak 18, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/6fT4UE0aXYY
Info+ http://www.okendozinema.org
Info+ http://www.lapielquehabito.com

 
La fuente de las mujeres
Kultura - Zinea

Ekialde Ertaineko herri txiki batean, ohiturek diote ura jaso behar duen arduraduna emakumea dela, nahiz eta eguzkia gogor jotzen egon, mendipuntaraino igo behar direlarik. Leila, ezkondu berria den gaztea, sexu greba proposatzen die herriko beste emakumeei: gizonezkoak urarekin laguntzen ez duten bitartean, sexu gabe egongo dira. 

Manuel Lekuona. Martxoak 8, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Martxoak 11, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/7j7c6KKzNJY
Info+ http://www.okendozinema.org

 
6. Ekozinemaldia 2012
Kultura - Zinea

Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatu petrolioa ustiatzeko, oihanean gero eta barrurago sartzen dira dena suntsituz. Era berean, elikagaiak erregaiak ekoiztera bideratzen dira. Bestetik, meatzea ustiatzeko, dena kentzen da, lur guztia eta bertan dagoena (ingurumenak, herriak, baratzak) zulo batetik desagerraraziz.

Manuel Lekuona. Otsailak 28 eta 29, 19:30etan, Doakoa
Ekologistak Martxan
Programa osoa (PDF)

 
Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa
Kultura - Zinea

"JATAY espedizioa". Manuel Lazcano mexikarrarena, 21 minutukoa. Itsaspeko txikitxo batean murgilduta, Guadalupe uhartean, Mexikoko Ozeano Barean, marrazo zurien bila.

"Lembeh, magikoa eta miragarria". Dany Van Belle belgikarrarena, 52 minutukoa. Laguntzaileak: Eric Bettens eta Richard Wells. Indonesia, Sulawesiren iparrean filmatua. Espezie askoren alderdi intimoak eta bitxiak erakusten dizkigu.

Manuel Lekuona. Otsailak 27, 19:00etan, Doakoa
Egitaraua (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 Hurrengoa > Amaiera >>

52. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.