Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Un cuento chino
Kultura - Zinea

Roberto, hogei urte baino gehiago bizitzak eman zion kolpe latza izan eta gero,  mundu osoaren aurka eta bakardadean bizi da. Hala ere, egun batean gertaera arraro batek bere isolamendutik ateratzen du eta munduarekin harremanetan hasten da.

Manuel Lekuona. Otsailak 23, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Otsailak 26, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/onfIJVgS3Fo
Info+ http://www.okendozinema.org

 
Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa
Kultura - Zinea

"Maldivak". Sebastián Hernandis eta José M. Herrerorena. Espainiar filma, 27 minutukoa. Laguntzaileak: Cristina Brisa, Juan A. Gómez, Ruber Serra eta Rafael Ordóñez. Ur azpiko paradisua Indiako Ozeanoan.

20'12". Ricardo Castillo eta Bernar González mexikarrena, 22 minutukoa. Haitzuloetako murgilketa Quintana Roako zenoteetan, Yucatango penintsulan.

"Espazio pelagikoa". Rafa Herrerorena. 12 minutukoa. Espazio pelagikoa esaten zaio kontinenteetako itsaspeko plataformetatik kanpo dagoen ur-zutabeari. Hantxe bizi da zetazeoen kopuru handi bat.

Manuel Lekuona. Otsailak 20, 19:00etan, Doakoa
Egitaraua (PDF)

 
Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa
Kultura - Zinea

"Bizitzaren leihoak". Danny Van Belle belgikarrarena. Gaztelaniaz, 18 minutu. Eguzkiaren argiak eta itsasoko urak eratzen duten konbinazioak baldintzatu egiten du gizakion begien pertzepzio-gaitasuna.

"Munduaren amaierako itsasoa". Jose Irisarri galiziarrarena. Gaztelaniaz, 50 minutu. Dokumentalak olagarroen estalketaren eszenak eta gutxitan ikusitako ekosistemen irudiak erakusten dizkigu, mundu mailan sekula argitaratu gabeak.

Manuel Lekuona. Otsailak 13, 19:00etan, Doakoa
Egitaraua (PDF)

 
Happythankyoumoreplease
Kultura - Zinea

Sam Wexler idazle gaztea berandu eta ajearekin jaikiko da New Yorkeko argitaletxe handienetako batekin duen bilera garrantzitsura joateko. Bidean, metroan galduta dagoen haur batekin egingo du topo, eta hari laguntzea erabakiko du. Arrakastarik gabe haurtxoaren familia bilatzen saiatu ostean, argitaletxearekin duen hitzordura eramatea erabakiko du. Ondorioz, bilera sekulako porrota izango da. Samen bizitza bere lagunen inguruan dago antolatuta: Annie, Charlie, Mary Catherine eta Mississippi zerbitzari eta abeslaria. Azken honek bizitza berri bat izan dezakeela pentsaraziko dio, baina, aldi berean, inguruan duen guztia kolokan jar dezake...

Manuel Lekuona. Otsailak 9, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Otsailak 12, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/RZwPDDr6Zz8
Info+ http://www.okendozinema.org

 
Itsaspeko zinemaren nazioarteko zikloa
Kultura - Zinea

"Gasteropodoen mundua". Danny Van Belle belgikarrarena. Gaztelaniaz, 20 minutu. Izaki liluragarri horiei buruzko film guztiz ederra. Berrogeita hamar nudibrankio desberdin baino gehiago.

"Ekuador, eguzkizko ibaiak"
. Sathosi Okabe japoniarrarena. 52 minutu. Gaztelaniaz. Kamerak: Hiroyuki Kozako, Hiroshi Yoshioka, Hirinori Enomoto. Ekuadorko Amazonian filmatua. Hantxe bizi dira munduko animalien erdiak.

Manuel Lekuona. Otsailak 6, 19:00etan, Doakoa

Egitaraua (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 Hurrengoa > Amaiera >>

53. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.