Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Cirkus Columbia
Kultura - Zinea

Bosnia-Herzegovina, 1991. Komunistek boterea galdu dute eta Divko Buntic hazi izan zen herrira itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera. 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, bere luxuzko Mercedes autoan agertu da Divko, neska-lagun Azra gaztearekin, Bonny zorioneko katu beltzarekin eta poltsikoak marko alemanez beteta dituela. Divko bere emazte Lucijarengandik bananduta dago, eta hark etxea utzarazteko erabiliko ditu duen dirua eta harremanak, baina ahalegin guztiak ere egingo ditu bere seme Martinekin berriro elkartzeko. Herriko jende gehienak itxuraz ez ditu istilu politikoen zurrumurruak aintzat hartzen: Kroaziak independentzia lortu du, jugoslaviar guztiak jarreraren bat hartu beharrean daude eta serbiarrak hasiak dira Dubrovnik bonbardatzen. Gerra baten sorrera, Danis Tanovicek, No Man's Land (2001), L'enfer (2005) eta Triage (2009) filmen zuzendariak kontatuta.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 26, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Urtarrilak 29, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/iAHajUGzbV0
Info+ www.okendozinema.org

 
Medianoche en París
Kultura - Zinea

Iparamerietako idazle bohemio bat (Owen Wilson) bere andreagaia den Inez eta bere gurasoekin Parisera iristen da. Kaleetatik zehar 20ko hamarkadaren urteekin amesten duen bitartean, sorginketa baten menpean, gauerdiro, Latino auzoan, beste unibertso batera garraiatuta sentitzen da, non inoiz ezagutu behar ez duen pertsonaiak ezagutuko ditu…

Manuel Lekuona. Urtarrilak 12, 21:30etan, 4,40 €
Manuel Lekuona. Urtarrilak 15, 19:30etan, 5,50 €

Trailerra: http://youtu.be/VHx29JeGjMc
info+ www.okendozinema.org | www.midnightinparislapelicula.com

 
El truco del manco
Kultura - Zinea

El Cuajo, burmuin paralisia daukan ijitoak, Aldolfo, herri baten kanpokaldean bizi den bere lagun mulatoa konbentziten du musika estudio bat jartzeko, non bizitza aurrera atera beharko dute Hip Hop dioten maitasunarekin.

Manuel Lekuona. Abenduak 15, 21:30etan, 4,30 €
Trailerra: http://youtu.be/BBwJiEGEHGU
info+ www.okendozinema.org

 
Bertsolari
Kultura - Zinea

Bertsolariak euskaraz abestutako bat-bateko bertsoak sortzen ditu. Ahozko tradizio hau denborarekin aldatu eta garaietara egokitu da. Hala, belaunaldi gazteenekin ere konektatu du, eta azken txapelketan 14.000 ikusle bildu zituen. Estetika soileko artea izan arren, oraindik ere harrigarria gertatzen da gauza ikusgarriz eta efektu bereziz betetako garai honetan. BERTSOLARI bidaia bat da bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena.

Manuel Lekuona. Abenduak 1, 21:30etan, 4,30 €
Trailerra: http://youtu.be/So7wZzUhxU4

info+ www.okendozinema.org / www.txintxua.com

 
Valor de ley
Kultura - Zinea

Hamalau urteko Mattie Ross, bere aitaren hilketa eta gero, Rooster Cogburn sheriff izandakoaren zerbitzuak kontratatzen ditu. Biak, aitak hildako hiltzailearen atzetik ibiliko dira LaBoeuf, Texasko ranger baten laguntzarekin.

Manuel Lekuona. Azaroak 17, 21:30, 4,30 €
Trailerra: http://youtu.be/bT6al71VRp0

info+ www.okendozinema.org

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 Hurrengoa > Amaiera >>

54. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.