Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Centauros del desierto (VOSE)
Kultura - Zinea

Texas. 1868an, Ethan Edwards bakarlariak, bere etxera bueltatzen da, sezesio gerraren galtzaile bezala. Bere ilobak bahitutako komantxeen atzeatik ibiltzea bere bizimodua bihurtuko daba bara eta Martinentzat, bere familiak adoptatutako umearentzat.

Manuel Lekuona. Azaroak 3, 21:30, 4,30 €
Trailerra: http://youtu.be/WI2AZb04HAc

info+ www.okendozinema.org

 
Zinemaldi dokumentala
Kultura - Zinea

"Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza" gaiei buruzko 4 dokumentalak izango dira Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) eskutik.  Mundubat 1988. urteaz geroztik, gizon eta emakumeekin, elkarteekin eta hegoaldeko erkidegoekin batera lan egiten du, euren gizartea garatu eta aldatzeko erronketan laguntzeko. Konpromiso solidarioa eta etikoa dute -iparraldean ere bai-, eta Giza Eskubideen babesaren eta gizakien garapen jasangarriaren alde lan egiten dute bi hemisferioetan.

Manuel Lekuona (Hitzaldi Aretoan). Urriak 27-28, 19:00 h. doako sarrera

Info + www.mundubat.org

Programa (PDF)

 
Chico y Rita
Kultura - Zinea

Bésame mucho bolero ezaguna da filmaren abiapuntua eta helmuga, azken finean, Truebak eta Mariscalek azken aldiaren inguruko istorio bat egin nahi izan dutelako. 40ko hamarkadako Habanan, Chicok eta Ritak maitasun harreman sutsu bat hasiko dute. Chico jazzarekin maiteminduta dagoen pianista da, eta Ritak kantari famatua izan nahi du. Ezagutu eta banandu, hortik aurrera patuak elkartu eta bereiziko ditu, bolero baten pertsonaien gisara. 94 m.

Manuel Lekuona. Urriak 20, 21:30 h. 4,30 €

Trailerra: http://youtu.be/crEVrCaEvSo

Info + www.chicoyrita.es | www.okendozinema.org

 
<< Hasiera < Aurrekoa 51 52 53 54 55 Hurrengoa > Amaiera >>

55. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.