Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
El gran showman
Kultura - Zinea

Filmak Phineas Taylor “P.T” Barnum XIX. mende amaierako enpresari eta zirkoko artista estatubatuarren bizitza du ardatz. Taylorrek aisiaren munduan hainbat iruzur sonatu egin zituen; jakina da dirua zenbat gustatzen zitzaion eta “Ringling Brothers and Barnum & Bailey Circus" sortu zuela.

Manuel Lekuona. Otsailak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/sr5-5R-kZN8

 
Perfectos desconocidos
Kultura - Zinea

Ezinegon arraroa bizi du hiriak. Trafikoa geldiarazita dago, ospitaletako larrialdi-zerbitzuak gainezka daude, eta txakurrek ulu egiten dute gainean duten arriskua aurreikustean: ilargi-eklipsea. Haren eraginak istorio honen protagonistak ere harrapatuko ditu. Etxeko jabeak eztabaida bizian ari dira gonbidatuak iristear direlako, eta afaria prestatu gabe dagoelako oraindik. Alfonso eta Eva lanbide onekoak dira, arduratuta daude alaba nerabearekin, baita euren egunerokotasunaren monotoniarekin ere. Blancak Eduardorekin ezkondu nahi du, baina hark ez du nahi; Blancak seme-alabaren bat izan nahi du, Eduardok, berriz, ez. Antonio eta Anak, aldiz, bi seme dituzte, baina banatzear dira. Gau horretan bertan jakingo dute hori, gainera. Eta, Pepe, langabezian dagoen irakaslea, neska-laguna gaixorik dagoela esanda bakarrik agertuko da. Aitzakia ote? Lagunen arteko afari arrunta itxuraz, harik eta bat-batean proposamena egin arte: zergatik ez zer edo zer berria egin? Jolas dezagun: zergatik ez ditugu gure telefono mugikorrak mahai gainean jartzen? Dei, SMS, Whatsapp, Instagram edo Facebookeko jakinarazpen guztiak, alegia, gure bizitza guztia denen eskura egongo da. Zer da jolas inuzentea ala proposamen arriskutsua? Jasango al dute gardentasun-maila hori?

Manuel Lekuona. Urtarrilak 28, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/53SVAqOPS0E

 
Wonder Wheel
Kultura - Zinea

New York, 50. urteak. Lau pertsonaien bizitzak korapilatuko dira Coney Island jolas-parke zaratatsuaren erdian: Ginny (Kate Winslet), emozionalki aldakorra den aktore oiha eta orain zerbitzaria dena; Humpty (Jim Belushi), noria ospetsuaren operadorea eta Ginnyren senarra; Mickey (Justin Timberlake), sorosle gazte eta dotorea eta idazle izateko ilusioa duena; eta Carolina (Juno Temple), Humptyren alaba eta bere aitaren apartamentuan gangster batzuengandik ihesean dabilena. Pasioz, indarkeriaz eta traizioaz beteriko istorioa.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 26, 22:00etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/7Y7VfCEb3Kg
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Star Wars: Los últimos Jedi
Kultura - Zinea

Rey eta Luke Skywalker Ahch-To uhartean daude, baina topaketa ez da Rey imajinatu bezala izango. Skywalkerrek zalantzak ditu Jedien patuaren inguruan eta ez du argi Rey trebatu beharko lukeen ala ez. Beste alde Poe Dameronek, Finnek eta Leia Organak Lehenengo Ordenaren aurkako borroka bizirik mantendu nahi dute. Galaxia Snoke liderra eta Kylo Renen eskuetan amaitzekotan, askatasunaren amaiera izango litzateke eta.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 21, 17:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Manuel Lekuona. Urtarrilak 21, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/anOJjqQb8x0

 
Asesinato en el Orient Express
Kultura - Zinea

Elurte handi baten ondorioz, Orient Expressa aurrera egin ezinda geratu da, gauerdian, Yugoslavia zaharreko gune baztertu batean. Istanbul exotikotik bueltan den Hercule Poirot detektibea bertan da, eta bere ibilbideko kasurik harrigarrienetako bati egin beharko dio aurre: aldameneko konpartimenduan Samuel E. Ratchett erail dute lo zegoela, baina ez da horren zergatia argitzeko ageriko zantzurik. Poirot bagoiko gainerako bidaiariak galdekatzen eta ikertzen hasiko da, haietako norbaitek behar duelako hiltzailea. Biktima bat, hamabi susmagarri eta egiaren bila jardungo den ikertzaile azkarra, beraz.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 14, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/uAk39coySj8

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.