Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Mother!
Kultura - Zinea

Jennifer Lawrence eta Javier Bardem dira filmeko protagonista nagusiak. Senar-emazteak izango dira, eta elkarrekin, gizonarena zen eta sute baten ondorioz erabat suntsitu zen etxea birmoldatzen ariko dira. Gau batean, ordea, gizon misteriotsu bat helduko da etxera, lo egiteko leku baten bila. Emaztearen gogoen kontra, senarrak gaua bertan igarotzera gonbidatuko du ezezaguna, eta une horretatik aurrera, bikotearen bizimodu lasaia hankaz-gora jarriko duten jazoera arraroak gertatzen hasiko dira.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 12, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/_gMFPyS01Jg
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Suburbicon
Kultura - Zinea

Suburbicon herri lasai eta baketsu bat da. Baina Logan jaunaren emaztearen hilketak dena aldatuko du. Hilketak, misterioa eta beldurra herri hartuko dute eta aurreko bakea betirako galduko da... edo ez?

Manuel Lekuona. Urtarrilak 7, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/gan6ThmgVCQ

 
50 primaveras
Kultura - Zinea

Tabort bananduta dago, bere lana galdu berria du eta amona izango dela berria jasotzen du. Bere bizitza 50 urterekin geldi dago, baina bere gaztaroaren maitasun zaharra aurkitzen duenean halabeharrez, bere buruan aldaketa gertatzen da, eta uko egiten dio hori aukera ezin hobea izan litekeela bizitza berria hasteko onartzeari.

Manuel Lekuona. Abenduak 28, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/4_AeMI2Q9s8
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Canción de Nueva York
Kultura - Zinea

New Yorkeko lizentziadun berri gazte bat ohartzen da bere aita despotikoa aventura bat izaten ari dela gazte erakargarri batekin. Hura gelditzeko asmotan, sentimentalki harekin nahasita bukatuko da.

Manuel Lekuona. Abenduak 17, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/ahmNKPzqJAQ

 
The Square
Kultura - Zinea

Filmeko protagonista Christian da, arte garaikideari lotutako museo bateko burua. The Square izeneko instalazio bat jarriko du museoaren kanpoko aldean, ustez, museoaren izen ona sustatzeko, baina ikusleek ez diote esperotako harrerarik egingo, eta egoera surrealistak bizitzen hasiko da. Artearen kritika zorrotza egiteaz gain, politikoki zuzena denaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugaz jardungo du filmak.

Manuel Lekuona. Abenduak 15, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/zKDPrpJEGBY
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.