Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
La batalla de los sexos
Kultura - Zinea

1973ko tenis partida historikora eramango gaitu filma honek. Benetako gertakarietan dago oinarrituta filma, izan ere, emakumeen eskubideak defendatzen zituen jokalaria zen Bilie Jean King, eta zenbait lehiaketetan parte hartzeari uko egin zion gizonen eta emakumeen diru-sarien zenbatekoa oso ezberdina zelako. Filmak berreskuratuko duen tenis partida historiako kirol ekitaldirik ikusienetarikoen artean dago, eta partidari “Sexuen arteko bataila” deitu zitzaion.

Manuel Lekuona. Abenduak 3, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/HJO-_btaC1o

 
Pasaiako badia
Kultura - Zinea

1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han jazotako gertaerak oinarri ditu dokumentalak. Kasua behin betiko artxibatu berri dute eta familiek Estrasburgora joateko asmoa adierazi dute.

Manuel Lekuona. Abenduak 1, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/aRAB_n6ABEA
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Zuzendaria gurekin egongo da

 
Una mujer fantástica
Kultura - Zinea

Marina, gauetan zerbitzari dabilen gazte bat, eta hura baino hogei urte zaharrago den Orlando beren elkarbizitza planifikatzen ari dira. Orlando ez dago ondo. Marinak larrialdietara eramango du, baina Orlando ospitalera iristean hilko da. Hala ere, bere dolua egin ahal izan ordez, Marinak, emakume transexuala denez, bere bizitzan borrokatzeko erabili duen indar berberarekin egin beharko dio aurre, gaur egun dena bihurtzeko: emakume konplexua, indartsua, sutsua... zoragarria.

Manuel Lekuona. Azaroak 26, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/NLRRf6y-7X8

 
Toc Toc
Kultura - Zinea

Touretten sindromea, Diogenesen sindrome, matematikekiko obsesioa, lerroekiko obsesioa, bakteriekiko obsesioa... Psikologo garrantzitsu baten kontsultan arazo hauek dituzten hainbat gaixo batuko dira. Denek gauza bera dute: TOC (gazteleraz, Trastorno Obsesivo Compulsivo). Baina, tamalez, medikua ez da garaiz helduko, bere hegaldia atzerapen bat izan du eta.

Manuel Lekuona. Azaroak 19, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/wIgtBUIOb4c

 
Selfie
Kultura - Zinea

Filmatze talde bat Boscoren egunerokotasuna grabatzen ari da dokumental bat egiteko, baina bere bizitzak dena hankaz gora jarriko duen kolpea jasoko bat batean. Bere aita, Gobernuko goi kargu bat, atxilotua eta espetxeratua izango da hainbat delitu ekonomikorengatik: diru zuritzea, prebarikazioa, hirigintza korrupzioa eta funts publikoen erabilera okerragatik. Bere bizitza idilikoa pikutara joango da, baita La Moralejako etxea, edota Nebrijako Unibertsitate esklusiboko Business Administration Masterra ere.

Manuel Lekuona. Azaroak 17, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/2UKntj9VoDY
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.