Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
El castillo de cristal
Kultura - Zinea

Jeanette Wallsen memorietan oinarritutako filma da. Egiturarik gabeko familia nomada inkonformista bat; ama berezia, loturarik gabeko arima, eta aitak irudimen handia eta alkoholarekin arazoak izango ditu. Jeannette arrakasta handiko kazetaria da, baina familia izango da bere sekreturik handiena. Maitasuna eta gorrotoa sentituko ditu haiekiko, zoriontsu izaten ikasi duen arren.

Manuel Lekuona. Azaroak 12, 19:30etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/ucbO6ZH2WsY

 
Handia
Kultura - Zinea

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

Manuel Lekuona. Azaroak 3, 22:00etan, BOA
Manuel Lekuona. Azaroak 5, 19:30etan, BOA

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko: ostirala edo igandea)
Trailerra: https://youtu.be/v0Ll6iyL33w
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Jon Garaño zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorea egongo dira gurekin

 
Churchill
Kultura - Zinea

1944a. D egunaren aurreko 48 orduak tentsioz beteriko uneak izan ziren. Churchillek jeneralei eta estatubatuar lagunei aurre egingo die, dena ondo atera behar da eta. Normandiako lehorreratzea ondo badoa, Churchill historian sartuko da buru bikain bat bezala. Aldiz, ondo ez badoa mundua pikutara joango da. Churchillek argi dauka bera izango dela behin betiko emaitzaren arduradun bakarra eta nagusia.

Manuel Lekuona. Urriak 29, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/07vtG0lMubo

 
'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldia
Kultura - Zinea

Argi gelditu zaigu beste behin ere 'Go!azen' telesaila fenomeno bat dela Euskal Herrian; izan ere, ordu gutxitan agortu dira urriaren 7an Bilbon izango den aurrestreinaldirako sarrerak. Euskalduna Jauregiaren kanpoan ospatuko den "Izan EiTB Jaia"ren barnean egingo da lehen atalaren aurrestreinaldia arratsaldeko 19:00etan. 1.400 lagunek izango dute bertan egon, aktoreak bertatik bertara ikusi eta denboraldi berriko lehen atala beste inork baino lehenago ikusteko aukera. Baina lasai! Bilbora joateko sarrerarik lortu ez duzuenok aurrestreinaldi gehiago izango dituzue hurrengo egunetan Donostian, Gasteizen eta LASARTEORIAN! Eta azkenik, azaroaren 3an, emisioa hasiko da bai eitb.eus-en eta baita ETB1en ere. Iaz bezala, ostiraletan emango da 21:00etan hasita.

Manuel Lekuona. Urriak 27, 19:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)

 
Detroit
Kultura - Zinea

1967an Poliziak egindako gehiegikeriak medio, hiritarrek matxinada ezberdinak antolatu zituzten. Egoera ikusita, Poliziak atzera egin beharrean indarrez erantzun zuen. Ondorioa, XX. mendean Estatu Batuetako hiri batean bizitako errebolta handiena.

Manuel Lekuona. Urriak 22, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/XPUAHCl6sUg

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.