Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Omenaldia Antonio Mercerori
Kultura - Zinea


Maiatzaren 23an, Antonio Merceroren obrari buruzko 4 eguneko ziklo bat abiatuko du Udalak. Ekitaldian izango dira haren alarguna eta seme-alabetako bi, eta gure herriko seme ospetsuenetako bati omenaldia egiteko unea izango da. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia kulturetxeko gerenteak aurkeztu zuten Udalak Antonio Merceroren omenez antolatu duen zikloa, zinemaren eta telebistaren bitartez gure bizitzetan sartu ez ezik bizimodua atseginago egin zigun lasarteoriatarra omentzeko.

Gehiago irakurri...
 
La bohème
Kultura - Zinea

Richard Jones eszenako zuzendari txalotua izango da Pucciniren 'La bohème' ekoizpen berri honen zuzendaria. Komedia eta tragedia modu sutsu eta argian uztartzeko gai izango den opera hau artista gazte talde baten bizimoduan oinarrituko da, nola edo hala Pariseko, XIX. mendeko hiriburuko, bazter bohemioetan bizirauten ari direnak. Jonesek bere begirada zorrotza eta sakona gaineratuko dio maitatua den klasiko honi, eszenografia ikusgarri eta estilizatuan irudikatua eta 1850. hamarkadan girotua, Stewart Laing-ena dena. Puccinik Paris bohemioa era erromantikoan irudikatzea lortzen du musika itzel eta eguneroko bizitzatik ateratako amodio-istorio baten bitartez, eta mundu osoko ikusleak bereganatzea ez ezik, La bohème operarik maitatuenetakoa izatea ere lortu du. 1897an estreinatu zen Covent Gardenen eta, harrezkeroztik, antzokian bostehun emanaldi baino gehiago eskaini dira.

Manuel Lekuona. Maiatzak 9, 19:00etan
Sarrerak: 7,50 / 9,00 € (klik internet bidez erosteko)

 
Una razón brillante
Kultura - Zinea

Neïla Salah Pariseko kanpoaldean bizi den eta abokatu izan nahi duen gazte bat da. Baina lehenengo klase egunean Neïlak Pierre Mazard irakasle polemikoarekin arazoak izango ditu. Baina unibertsitateak behartuta, biek batera eztabaida lehiaketa nazionala prestatu beharko dute. Pierre irakasle bikain bat dela erakusten hasiko da, Neïla ikasteko gogo amaigabeak dituen ikaslea dela. Egunero batera lanean ibili eta ero, bien arteko harremana ez du parekorik izango.

Manuel Lekuona. Maiatzak 6, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/PThLIPg1j1o

 
Cuando dejes de quererme
Kultura - Zinea

Bere aita Felix Careagak alde egin eta gero, Laura eta bere ama Euskal Herria atzean utzi eta atzerrian bizitzen hasiko dira. Urte batzuk geroago Laurak, Argentinan bizi dena aitaordearekin, espero ez duen dei bat jasoko du Espainiatik: aitaren gorpua baso batean lurperatuta aurkitu dutela esanez. Auzitegiko frogen arabera, duela 30 urte tiroz hil zuten. Honenbestez, Laura eta aitaordea Euskal Herrira itzuliko dira Lauraren amaren errautsak bere jaioterrian banatzera eta aita lurperatzera. Bidaian, gainera, Javier aseguru agentea ezagutuko dute, eta hirurek elkarrekin Felix Careagaren hiltzailea bilatuko dute.

Manuel Lekuona. Maiatzak 4, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/L2j8YKY7y9E
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Gorrión rojo
Kultura - Zinea

Errusian girotutako film honetan,Dominika Egorova izeneko inteligentzia-zerbitzuko ofizial gaztearen istorioa kontatzen da. Gerra Hotzaren ondorengo urteetako burokrazian bizirauteko borrokatzen ari da Dominika. Bere gogoz kontra, "sparrow" bihurtzeko hautatzen dute, eta, aurrerantzean, CIAko agente den Nathaniel Nash gazte hasiberria limurtu beharko du. Plan horren helburu maltzurra, noski, isilpeko informazioa lortzea da. Handik aurrera, kontu handiz ibili beharko da, bi alderdirekin kolaboratu beharko baitu: batetik, CIArekin, eta, bestetik,SVRrekin...

Manuel Lekuona. Apirilak 29, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/eHGUqmxjZJ4

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.