Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Estiu 1993
Kultura - Zinea

Carla Simón katalanaren haurtzaroari buruzko dramak Berlingo Zinemaldiko Opera Prima onenaren saria eta epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zituen urte hasieran, eta Málagako zinema jaialdian ere Urrezko Biznaga lortu zuen. Izan ere, bere historia kontatzen duen film txiki bezain ederrak 1993ko Kataluiniara eramango gaitu. Fridak (Simónen alter egoak) sei urte izango ditu, eta HIES gaitzagatik ama hilko zaio. Aita gizon gatazkatsua da, eta ama galdu ostean, osaba-izebekin eta Anna izeneko lehengusina txikiarekin bizitzera joango da landa eremura. Filmak haurraren egokitzapen prozesua, dolua eta lehengusinen arteko harreman purua erakutsiko dizkigu, handikerietan eta drama errazean erori gabe. Laia Artigas eta Paula Robles gazteak gorpuztu dituzte bi neskatilak, urte erdi iraun zuen castingaren ostean.

Manuel Lekuona. Urriak 20, 22:00etan, BOA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/C0u2EggflEQ
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Barry Seal: El traficante
Kultura - Zinea

Tom Cruise Barry Seal pilotuaren azalean sartuko da Doug Limanek gidatutako thriller berrian. 80ko hamarkadan, AEBtako aerolinea handiena zen TWArentzat egin zuen lan Sealek, baina horrek ez zuen betetzen, eta Medellingo kartelarentzat lanean hasi zen, droga Miamira garraitzen. Ondoren, baina, CIAk errekrutatu zuen, inteligentzia zerbitzuan laguntzeko. Hala, AEBen historiako ezkutuko operazio garrantzitsuenean hartu zuen parte, eta Medellingo karteleko kide garrantzitsuetako hainbaten atxiloketan lagundu zuen. Filmak gertaera erreal horien kontaketa egingo du.

Manuel Lekuona. Urriak 15, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/q7XZk91GpuE

 
Dunkerque
Kultura - Zinea

1940an, II. Mundu Gerraren hasieran, Alemaniako gudarosteak eta Belgikan zeuden aliatuen soldaduek Dunkequen topo egin zuten. 300.000 soldadu aliatu Britania Handira ebakuatu behar izan ziren Nazien garaipena zela eta. Mota ezberdineko ontziak soldaduak laguntzen saiatu ziren, baina Alemaniak ez zuen batere erraz jarri.

Manuel Lekuona. Urriak 6, 22:00etan
Manuel Lekuona. Urriak 8, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/sPs58P0kYTU
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
La seducción
Kultura - Zinea

Colin Farrell, Elle Fanning, Nicole Kidman eta Kirsten Dunst aktoreek daramate obraren pisua; zauritutako soldadu bat neskentzako eskola batera helduko da 1864ko Virginian (AEB), eta horrek eskolaren eguneroko martxa aldatuko du. Baina soldadua sendatzen hasterakoan, ezin izango ditu bere sedukzio armak kontrolatu; etxean bizi diren emakume eta gazte ezberdinak bata bestearen aurka jarriz. Don Siegel zuzendutako eta Clint Eastwood protagonista zuen Sedukzioa (The Beguiled) filmaren bertsio berria.

Manuel Lekuona. Urriak 1, 19:30etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/ivHJHQcVWdg

 
Whiplash
Kultura - Zinea

Bateria-jole gazte bat kontserbatorioan hasiko da, non irakasle tiraniko batekin egiten duen topo. Bere opera priman Damien Chazelle zuzendariak erakutsoi zuen jada musikari dion maitasuna, gero La La Land sarituan garatu duena areago. Hiru Oscar irabazi zituen 2015ean.

Okendo plaza. Uztailak 20, 22:15etan, doakoa
Udako zinea, BOA
Trailerra: https://youtu.be/KWKv9Nc0HBI
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Euria egingo balu, elizatzeko txapelan egingo da proiekzioa

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>

11. orria 55(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.