Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
El Reino de las Ranas. Misión en el Ártico
Kultura - Haur Zinea

Hiriburuan gertatutako eztanda batzuen ondorioz euria itzultzen da Igelen Erresumara. Erregeak erresumaren zaindaria, Kristalezko Igela, arriskuan dagoela azaltzean, biztanleak ihes hasiko dira. Egoeraz baliatuz, Printzesak ere hiriburutik aldenduko da bere lagunekin batzeko.

Manuel Lekuona. Martxoak 25, 17:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/DluCPKePe_I

 
Txarriboda
Kultura - Antzerkia

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut! ”Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute.Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

Manuel Lekuona. Martxoak 23, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/EqcqkClgIgY
Hika teatroa

 
'Zinema (h)abian' programan parte-hartzaileen harrera
Kultura - Zinea


Alkateak harrera egin zien ''Cinema en curs - Zinema (h)abian' programako arduradunei eta Oriarte Institutuko 22 ikasleei. Programaren helburuak esplikatu eta ikasleek bizitako esperientziak azaldu ondoren, haiek egindako hiru eszena erakutsi ziren.

Gehiago irakurri...
 
Errementari
Kultura - Zinea

10 urte pasatu dira1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementaria kezkutatzen duen egia izugarria.

Manuel Lekuona. Martxoak 18, 19:30etan, bertsio bikoiztu
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/U36L98XCZbE

 
El Señor de los Anillos
Kultura - Haur Zinea

Bilboren urtebetetzea zela eta,Gandalf Hobbitonera doa bisitaz. Hantxe Frodo iloba topatzen du, Bilboeskualdea utzita bere ondorengoa. Gandalf Saruman bere maisua egon ondorenBilboren eraztuna Boterearen Eraztuna dela konturatzen da. Eraztunarenetorkizuna erabakitzeko, Elrond, elfoen erregeak Biltzarra deitzen duRivendelen. Baina eraztuna hara eraman behar eta nor baino Frodo misioabetetzeko hobe.

Manuel Lekuona. Martxoak 18, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/C8TMPajqRJs

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.