Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Salvando al Reino de Oz
Kultura - Haur Zinea

Urfin maltzurrak Esmeralda hiria bereganatu nahi du Magic Land agintaria bihurtzeko. Zur-soldadu armada batekin, Hiri Esmeralda harrapatzen du eta Urfinville deitzea erabakitzen du. Garaipena ospatzeko ia dena prest dagoenean,bere planak suntsituta geldituko dira Dorothy deitutako neska arruntaren helduerarekin, Magic Land-era une aproposean iristen dena. Nahiz eta bere nahia etxera itzultzea izan, Dorothy-ek erabakiko du bere lagunei, Txorimaloari, Latorri-Gizonari eta Lehoi ausartari laguntzea, eta Urfin garaitzea.

Manuel Lekuona. Martxoak 11, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/XqIDfMqGdDs

 
¡Uff, qué familia!
Kultura - Antzerkia

Lau belaunaldiz osatutako familia. Lau emakume, bizitza propioa hartzen doazen einean edozein familian antzeman daitezkeenak. Maitasunaren eta amildegiaren artean garatzen diren harremanak. Gutako edozeinen handitasun eta miseriak present. Maitasuna eta oinazea, neurri berdinean, zoriontasunaren bilaketa amankomunean.

Manuel Lekuona. Martxoak 9, 19:30etan
LAN ETA LAN BETI LAN (HHI Lasarte-Oria)
LASARTE-ORIAKO GIZARTE ZERBITZUAK
Sarrerak: 3 € (lehiatila)

 
Thi Mai, rumbo a Vietnam
Kultura - Zinea

Carmen bere alaba Maria hil denaren albistea jasotzen duen emakume bat da. Egun batzuk geroago, alabaren etxean Mariak Vietmaneko Thi Mai izeneko umetxo bat semetzat hartzeko ideia zuela ezagutuko du. Horrela, bere lagun minenekin batera, Elvira eta Rosa, Carmen Vietmanera joango da Thi txikiaren bila.

Manuel Lekuona. Martxoak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/NkKVr4uvemI

 
Oihaneko kuadrilla
Kultura - Haur Zinea

Maurice behar bezalako pinguinoa da, baina tigre bat du barruan! Tigre batek hezita, pinguino hau itsas hegazti izatetik haratago, kung-fu maisu bilakatu da. Aurrerantzean, bere lagunekin batera, bere amak egin zuen bezalaxem Maurice oihanean bakea eta justizia nagusitu daitezen saiatuko da. Baina Igor-ek, koala gaiztoak, bere jarraitzaileekin (oso argiak ez direnak) oihana suntsitzeko asmoa du.

Manuel Lekuona. Martxoak 4, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://youtu.be/dxzl7SozOHQ

 
Alizia lurralde miresgarrian
Kultura - Haur Antzerkia

Lewis Carrollen “Alizia lurralde miresgarrian” ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko du GluGluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera,dibertigarria ere bada.

Manuel Lekuona. Martxoak 3, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Adin gomendatua: 3-9 urte
Glu glu

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.