Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
The Disaster Artist
Kultura - Zinea

The Disaster Artist, James Francorena, The Room filmaren making-ofari buruzko benetako istorioa da; izan ere, The Room “pelikula txarren Citizen Kane”a dela esan izan da. Tommy Wiseau-ren kultu-film klasikoa hamar urtean baino gehiagoan proiektatu da, sarrera guztiak agorturik, Ipar Amerika osoko aretoetan. The Disaster Artist amets baten bila doazen bi lagun moldatu gaberi buruzko buddy comedy bat da. Munduak bazter uzten dituenean, beren filma egiteko erabakia hartuko dute, eta film zoragarriki zatarra izango da, nahi gabe bizi dituzten une komikoei, trama sakabanatuei eta antzezpen erabat txarrei esker.

Manuel Lekuona. Otsailak 18, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/BaldBSGTO5Y

 
Coco
Kultura - Haur Zinea

Familian ohitura harrigarriak dituzten arren, tartean musikarekin harremanetan izateko aspaldiko debekua, Miguelek (Anthony Gonzalezen ahotsa) Ernesto de la Cruz (Benjamin Bratten ahotsa) idoloaren gisan famatu bihurtzea du amets. Bere talentua erakusteko borrokan, eta hainbat gertakari tarteko, Hildakoen Lurralde harrigarri eta koloretsura helduko da. Bidean Hector liluratzaile eta iruzurtia (Gael Garcia Bernalen ahotsa) ezagutuko du, eta elkarrekin abiatuko dute Miguelen familiaren historiak ezkutatzen duen egia azaleratzeko bidaia. Renée Victor da beste pertsonaietako bat, Miguelen amona, hain zuzen.

Manuel Lekuona. Otsailak 18, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/DOtdQd_wgjI

 
Go!azen 4.0
Kultura - Haur Antzerkia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel... Markelek Markel izaten jarraituko du. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Manuel Lekuona. Otsailak 17, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (sarrera guztiak agortuta)

 
Rigoletto
Kultura - Zinea

David McVicar ekoizpenak Mantuako gorteko krudelkeria nabarmenduko du. Ondo jantzitako gortesauek iskanbiletan eta orgietan parte hartuko dute, Verdiren dantza animatu eta gogoraerrazen soinuan. Operak dituen saio musikal ezagunen artean dauzkagu “La donna è mobile”, non dukeak emakumeekiko mespretxua erakusten duen; Rigoletto eta dukearen arteko duo dotore baina negartiak; eta III. Ekitaldiko aparteko kuartetoa, non ahotsek elkarri lotzen dioten, atsedenik gabe istorioa amaiera suntsitzaile batera doan bitartean. 1855ean Giuseppe Verdik Rigoletto bere “operarik onena” zela idatzi zuen. Hasiera batean ezin izan zuen bere lana aurrera atera (zentsuratzaileek ez zuten subirano immoralaren erretratua onartu), baina 1851n estreinaldiak izan zuen arrakastak arrazoia eman zion. Ondorengo hamar urteetan 250 aldiz antzeztu zen Rigoletto eta orain arteko operarik popularrena izatea lortu du.

Manuel Lekuona. Otsailak 14, 19:00etan
Sarrerak: 7,50 / 9,00 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://vimeo.com/246815292

 
Otsailaren 12an hasiko da Lasarte-Oriako Itsaspeko Zinemaren VII. Zikloa
Kultura - Zinea


Cimasubeko, Danok Kideko eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren VII. edizioa. Ziklo honen bidez, mundu guztiko itsaspeko bizitzari buruzko 14 dokumental ikusi ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.