Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Suburbicon
Kultura - Zinea

Suburbicon herri lasai eta baketsu bat da. Baina Logan jaunaren emaztearen hilketak dena aldatuko du. Hilketak, misterioa eta beldurra herri hartuko dute eta aurreko bakea betirako galduko da... edo ez?

Manuel Lekuona. Urtarrilak 7, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/gan6ThmgVCQ

 
Wonder
Kultura - Haur Zinea

Jacob Tremlbay aktore gazteak Auggie izeneko hamar urteko mutikoaren papera antzeztuko du filmean. Oso txikia zenetik, 27 aldiz operatu behar izan dute, eta mutikoaren aurpegiak deformazioak izango ditu. Eskolara bidaliko dute aurrenekoz, eta ikastetxeko martxara egokitzea ez da erraza izango. Julia Roberts eta Owen Wilson aktore laudatuek mutikoaren gurasoen paperak egin dituzte.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 7, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/6OiCzC0-KdE

 
America’s Ladies of Gospel
Kultura - Kontzertuak


America's Ladies of Gospel-ek arrakastaren bidetik eraman dituen formula mantentzen du: sustrai amankomuna oinarri, musikarekiko pasioa partekatzen duten hiru bakarlarien taldekatzea. Lady Jean handiak, Darnita Rogers, Dorrey Lyles eta Hubert Samut pianista bikaina lagun dituela, ikuskizun paregabea eskainiko du. Gospelari dioten maitasun izpirituaren atzean, helburu bakarra: alabantza kantuak gizarteari gerturatzea. Artista talde honek ibilbide anitzak burutu ditu gospel munduan, baina baita ere soul, blues edota jazzean ere. Errepertorio ezin-hobea eskainiko dute, entzulegoa txundituta izango duena, lehen kantutik hasi eta azken doinura arte.

Manuel Lekuona. Abenduak 29, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/rZ2CBhU4-UU

 
50 primaveras
Kultura - Zinea

Tabort bananduta dago, bere lana galdu berria du eta amona izango dela berria jasotzen du. Bere bizitza 50 urterekin geldi dago, baina bere gaztaroaren maitasun zaharra aurkitzen duenean halabeharrez, bere buruan aldaketa gertatzen da, eta uko egiten dio hori aukera ezin hobea izan litekeela bizitza berria hasteko onartzeari.

Manuel Lekuona. Abenduak 28, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/4_AeMI2Q9s8
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Canción de Nueva York
Kultura - Zinea

New Yorkeko lizentziadun berri gazte bat ohartzen da bere aita despotikoa aventura bat izaten ari dela gazte erakargarri batekin. Hura gelditzeko asmotan, sentimentalki harekin nahasita bukatuko da.

Manuel Lekuona. Abenduak 17, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/ahmNKPzqJAQ

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.