Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
La batalla de los sexos
Kultura - Zinea

1973ko tenis partida historikora eramango gaitu filma honek. Benetako gertakarietan dago oinarrituta filma, izan ere, emakumeen eskubideak defendatzen zituen jokalaria zen Bilie Jean King, eta zenbait lehiaketetan parte hartzeari uko egin zion gizonen eta emakumeen diru-sarien zenbatekoa oso ezberdina zelako. Filmak berreskuratuko duen tenis partida historiako kirol ekitaldirik ikusienetarikoen artean dago, eta partidari “Sexuen arteko bataila” deitu zitzaion.

Manuel Lekuona. Abenduak 3, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/HJO-_btaC1o

 
Hurrak eta lapurrak 2. Helburua: parkea salbatzea
Kultura - Haur Zinea

Hemen dira berriro Surly eta bere taldea! Oaktoneko alkateak Askatasunaren Parkea suntsitzea eta haren tokian erakarpen-parke arriskutsu bat eraikitzea erabaki du. Baina Surly eta bere lagun bitxiak elkartu egingo dira beraien etxea defendatzeko, alkatea garaitzeko eta parkea salbatzeko.

Manuel Lekuona. Abenduak 3, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://youtu.be/iwBwMmIdJxI

 
Pasaiako badia
Kultura - Zinea

1984ko martxoaren 22an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, eta han jazotako gertaerak oinarri ditu dokumentalak. Kasua behin betiko artxibatu berri dute eta familiek Estrasburgora joateko asmoa adierazi dute.

Manuel Lekuona. Abenduak 1, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/aRAB_n6ABEA
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Zuzendaria gurekin egongo da

 
Banatu dira Lasarte-Oriako literatura sariak
Kultura - Lehiaketak


Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.

Gehiago irakurri...
 
Una mujer fantástica
Kultura - Zinea

Marina, gauetan zerbitzari dabilen gazte bat, eta hura baino hogei urte zaharrago den Orlando beren elkarbizitza planifikatzen ari dira. Orlando ez dago ondo. Marinak larrialdietara eramango du, baina Orlando ospitalera iristean hilko da. Hala ere, bere dolua egin ahal izan ordez, Marinak, emakume transexuala denez, bere bizitzan borrokatzeko erabili duen indar berberarekin egin beharko dio aurre, gaur egun dena bihurtzeko: emakume konplexua, indartsua, sutsua... zoragarria.

Manuel Lekuona. Azaroak 26, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/NLRRf6y-7X8

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.