Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Ipuin kontalariak udal liburutegian
Kultura - Liburutegia

Ziur gaude aspaldion ez duzuela ipuinik entzun. Bai, bai, "entzun" eta ez irakurri. Beno, ba sekulako aukera izango duzue ipuinetan aditua diren Kontukantoi, Pello Añorga eta Koruko Zurutuza entzuteko. Etzazue galdu euskeraz ipuinak entzuteko aukera hau, damutu egingo zarate bestela…

Urriak 10
Kontukantoi (6-7-8 urtekoentzat)
Urriak 18 Pello Añorga (4-5 urtekoentzat)
Azaroak 2 Koruko Zurutuza (5-6-7 urtekoentzat)
Azaroak 8 Pello Añorga (4-5 urtekoentzat)
Azaroak 15 Kontukantoi (6-7-8 urtekoentzat)
Azaroak 23 Koruko Zurutuza (5-6-7 urtekoentzat)
Azaroak 29 Kontukantoi (6-7-8 urtekoentzat)
Abenduak 14 Pello Añorga (4-5 urtekoentzat)

Programa (PDF)

 
"Sin título, en colores"
Kultura - Dantza

"Sin título, en colores" koreografo batek, pianojole batek eta aizkolari batek osatutako hirukotearen topaketa da. Pieza horrek jarraikotasun jeroglifikoaren idea du oinarri. Beraz, ez du ordena narratiboa eta gertakarien arteko tartea aurrez pentsatua da, hurrengo gertakizunerako edo ekintzarako egoera sortzeko aukera eman dezan. Pieza hirugarren (pertsona edo gauza) baten bilaketan oinarritzen da, gauzen, errealitatearen, irakurketa binariotik eta bidimensionaletik ihes egiteko helburuarekin.

Urriak 15, 20:00etan, Manuel Lekuona. Sarrerak: 6,00 € (salgai Manuel Lekuonan egunero).

 
GPuntua, final-zortzirenak
Kultura - Bertsolaritza

Bertsolariak: Oihana Iguaran, Uxue Alberdi, Amaia Iturriotz, Iñaki Apalategi, Asier Otamendi, Ainhoa Agirreazaldegi.

Aurkezlea: Haitzol Olaiz.

Info: http://gpuntua.com

Info gehiago: http://www.bertsosarrerak.eu

Prezioa: 8 € - 3 €

 
Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia
Kultura - Kontzertuak

Datorren urriaren 1ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan, Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia ospatuko da eta bertan, Zero Sette Akordeoi Orkestrarekin batera, Jean-Louis Noton frantziarrak, eta Klezmatica Trio Valladolideko hirukoteak parte hartuko dute. Prezioa: 3 €

 
Kukai dantza konpainia
Kultura - Dantza

KARRIKAN sei dantzari eta Dj bat biltzen dituen kale ikuskizuna da. Kukai hiru koreograforekin elkarlanean jardun da proiektu honetarako, eta hiruen lanak bilduz KARRIKAN proiektua osatu du. “Kukaik bere ibilbidean landutako mugimendua eta estiloa hiru koreografo bikainen esku jarri du. Beraien ikuspegiek kolore oso ezberdinek zipriztindutako programa bat osatu dute”. Jon Maya, proiektuko zuzendaria. Irailak 30, 19:00 h., Okendo plazan, doakoa. Informazio gehiago: www.kukai.info

 
Artikulu gehiago...
<< Hasiera < Aurrekoa 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 Hurrengoa > Amaiera >>

100. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.