Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Enplegua Sustatzeko Hotelgintza programarako Kontratazioetarako diru laguntzak atera dira
Bestelakoak - Oharrak

Beterri Buruntza eskualdeko dirulaguntzak emateko deialdi publikoa 2018ko otsailaren 2an argitaratu da GAO-n. Diru laguntza hauek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalen artean finantzatzen dira.

Gehiago irakurri...
 
Gurasoei zuzendutako tailerrak familia barruko harremanei buruz
Bestelakoak - Oharrak

Lasarte-Oriako Udalak 6tik 11ra urteko adingabeen (informazioa jaitsi PDFn) eta 12tik 18ra urtekoen (informazioa jaitsi PDFn) gurasoentzako tailerrak antolatu ditu, aita-amei beren buruekin seguru sentitzen laguntzera zuzenduak.

Gehiago irakurri...
 
Coco
Kultura - Haur Zinea

Familian ohitura harrigarriak dituzten arren, tartean musikarekin harremanetan izateko aspaldiko debekua, Miguelek (Anthony Gonzalezen ahotsa) Ernesto de la Cruz (Benjamin Bratten ahotsa) idoloaren gisan famatu bihurtzea du amets. Bere talentua erakusteko borrokan, eta hainbat gertakari tarteko, Hildakoen Lurralde harrigarri eta koloretsura helduko da. Bidean Hector liluratzaile eta iruzurtia (Gael Garcia Bernalen ahotsa) ezagutuko du, eta elkarrekin abiatuko dute Miguelen familiaren historiak ezkutatzen duen egia azaleratzeko bidaia. Renée Victor da beste pertsonaietako bat, Miguelen amona, hain zuzen.

Manuel Lekuona. Otsailak 18, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/DOtdQd_wgjI

 
Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza
Bestelakoak - Hezkuntza

Kutxazain eta Apal-betetzailearen DOAKO prestakuntza jaso nahi duzu? 100orduko praktikak burutuko dira prestakuntzaren amaieran. Interesa baduzu galdetu edo eman izena Otsailak 22a baino lehen 943 30 42 21 telefonoan edo 699 07 98 17 whatsappean. ANIMATU!

 
Yoga familian
Bestelakoak - Kirolak

Lasarte-Oriako Udalak Yogan hasteko saio berezia antolatu du neska-mutilentzat. Jardunaldia otsailaren 24an garatuko da. Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.

Gehiago irakurri...
 
Rigoletto
Kultura - Zinea

David McVicar ekoizpenak Mantuako gorteko krudelkeria nabarmenduko du. Ondo jantzitako gortesauek iskanbiletan eta orgietan parte hartuko dute, Verdiren dantza animatu eta gogoraerrazen soinuan. Operak dituen saio musikal ezagunen artean dauzkagu “La donna è mobile”, non dukeak emakumeekiko mespretxua erakusten duen; Rigoletto eta dukearen arteko duo dotore baina negartiak; eta III. Ekitaldiko aparteko kuartetoa, non ahotsek elkarri lotzen dioten, atsedenik gabe istorioa amaiera suntsitzaile batera doan bitartean. 1855ean Giuseppe Verdik Rigoletto bere “operarik onena” zela idatzi zuen. Hasiera batean ezin izan zuen bere lana aurrera atera (zentsuratzaileek ez zuten subirano immoralaren erretratua onartu), baina 1851n estreinaldiak izan zuen arrakastak arrazoia eman zion. Ondorengo hamar urteetan 250 aldiz antzeztu zen Rigoletto eta orain arteko operarik popularrena izatea lortu du.

Manuel Lekuona. Otsailak 14, 19:00etan
Sarrerak: 7,50 / 9,00 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://vimeo.com/246815292

 
The Disaster Artist
Kultura - Zinea

The Disaster Artist, James Francorena, The Room filmaren making-ofari buruzko benetako istorioa da; izan ere, The Room “pelikula txarren Citizen Kane”a dela esan izan da. Tommy Wiseau-ren kultu-film klasikoa hamar urtean baino gehiagoan proiektatu da, sarrera guztiak agorturik, Ipar Amerika osoko aretoetan. The Disaster Artist amets baten bila doazen bi lagun moldatu gaberi buruzko buddy comedy bat da. Munduak bazter uzten dituenean, beren filma egiteko erabakia hartuko dute, eta film zoragarriki zatarra izango da, nahi gabe bizi dituzten une komikoei, trama sakabanatuei eta antzezpen erabat txarrei esker.

Manuel Lekuona. Otsailak 9, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/lwb41IfzQlM
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Inauteriak badatoz! Animatu zaitez gure herriko kaleak apaintzera
Festak - Inauteriak


Aurtengoan LANBIDEAK izango da gaia gure herriko INAUTERIETAN. Hau dela eta, Lasarte-Oriako Udaletxetik, herritar guztiak, Otsailaren 8tik 13ra, zuen etxeetako balkoiak, telaz eta globoz apaintzera animatu nahi zaituztegu.

 
Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2018ko Inauteriei
Festak - Inauteriak


Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2018ko Inauterien programa aurkeztu dute. Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, lasarteoriatarrek Inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri...
 
Paddington 2
Kultura - Haur Zinea

Mundu mailako arrakasta izan zuen fil me familiar honen jarraipenean, Paddington hartzatxo abenturazalea Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilagunen artean ezaguna egin da, eta bere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu. Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposa bilatzen dabilela, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina... liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea.

Manuel Lekuona. Otsailak 4, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://youtu.be/fYi8O0GG2-0

 
Otsaileko agenda kulturala
Bestelakoak - Oharrak


Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da. Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu du otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VII. edizioa, Danok Kidek antolatua.

Gehiago irakurri...
 
The Disaster Artist
Kultura - Zinea

The Disaster Artist, James Francorena, The Room filmaren making-ofari buruzko benetako istorioa da; izan ere, The Room “pelikula txarren Citizen Kane”a dela esan izan da. Tommy Wiseau-ren kultu-film klasikoa hamar urtean baino gehiagoan proiektatu da, sarrera guztiak agorturik, Ipar Amerika osoko aretoetan. The Disaster Artist amets baten bila doazen bi lagun moldatu gaberi buruzko buddy comedy bat da. Munduak bazter uzten dituenean, beren filma egiteko erabakia hartuko dute, eta film zoragarriki zatarra izango da, nahi gabe bizi dituzten une komikoei, trama sakabanatuei eta antzezpen erabat txarrei esker.

Manuel Lekuona. Otsailak 18, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/BaldBSGTO5Y

 
Go!azen 4.0
Kultura - Haur Antzerkia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel... Markelek Markel izaten jarraituko du. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Manuel Lekuona. Otsailak 17, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (sarrera guztiak agortuta)

 
Herritarrentzako Bulego Mugikorrak Basaundi bailaran hasiko du ibilbidea
Bestelakoak - Oharrak


Herritarrentzako Bulego Mugikorra (HBM) Lasarte-Oriako 8 auzotan barrena ibiliko da. Udaleko jarduera auzoetara hurbiltzeko ekimen bat da, herritarrei kexak eta iradokizunak egiteko erraztasuna ematen diena, bai halaber interes orokorreko proiektuak edo bisitatzen den auzo konkreturako direnak ezagutzera emateko.

Gehiago irakurri...
 
Udalak 18.038 euro eman ditu 11 enpresa berriak sortzeko
Bestelakoak - Oharrak

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 11 izango dira enpresa onuradunak.

Gehiago irakurri...
 
Otsailaren 12an hasiko da Lasarte-Oriako Itsaspeko Zinemaren VII. Zikloa
Kultura - Zinea


Cimasubeko, Danok Kideko eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren VII. edizioa. Ziklo honen bidez, mundu guztiko itsaspeko bizitzari buruzko 14 dokumental ikusi ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
Martxan da HorKonpon, kaleetako gorabeherez abisatzeko mobiletako aplikazioa
Bestelakoak - Oharrak


Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako herritarrek erreminta berri bat dute, HorKonpon, gure herriko kale eta plazetan gertatutako gorabeherez udalari berehala abisua emateko, telefono mobiletan erabiltzeko dohainik eskura daitekeena.

Gehiago irakurri...
 
Udalak 7.542 euroko inbertsioak egin ditu Gaztelekuan
Bestelakoak - Oharrak


Udalak 7.542 euro inbertitu ditu Gaztelekurako hezetasun-kengailuak, telebista bat, armairu bat eta binilo batzuk erosteko. Inbertsio hauen bidez, han antzemandako hainbat gabezia arinduko ditu. Beheko solairuetarako 3 hezetasun-kengailu erosita (908 euro), giroaren gehiegizko hezetasuna eragotzi nahi da. Horrez gain, telebista bat erosi da (335 euro), apirilean ostu zutena ordezteko.

Gehiago irakurri...
 
El gran showman
Kultura - Zinea

Filmak Phineas Taylor “P.T” Barnum XIX. mende amaierako enpresari eta zirkoko artista estatubatuarren bizitza du ardatz. Taylorrek aisiaren munduan hainbat iruzur sonatu egin zituen; jakina da dirua zenbat gustatzen zitzaion eta “Ringling Brothers and Barnum & Bailey Circus" sortu zuela.

Manuel Lekuona. Otsailak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/sr5-5R-kZN8

 
Ergela
Kultura - Antzerkia

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.

Manuel Lekuona. Otsailak 3, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Txalo Produkzioak

 
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 70(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.