Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Alokairuko etxebizitza publikoaren aldeko gestioak
Bestelakoak - Oharrak

Jesus Zaballos alkateak bilera bana egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, Lasarte-Orian alokairuko etxebizitza publikoa sustatzeko. Oraindik orain, alkateak, Agustín Valdivia hirigintzako zinegotzia lagun duela, bi bilera egin ditu Alokabideko eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Saileko arduradunekin, hitzarmen bidez etxebizitza munizipalak uzteko, bai eta zenbait partzela ere, alokairuko etxebizitza publikoak eraiki ahal izateko.

Gehiago irakurri...
 
Combates por la libertad
Kultura - Liburuak

EGILEA: Victorio Vicuña

SINOPSIA: Liburu honek oinazearen, heriotzaren eta sufrikarioaren epopeia aurkezten du. Kontatzeko hautatuko markoa, orrialde soil eta gogor batzuetan, Espainiako gerra zibila amaitu ondoren espainiar errepublikazaleek bizi izandako drama da. Joan den mendean gertatu zen tragediari buruzko irudi izugarriak eta larrigarriak, orduan gertatu baitzen munduko hondamendirik handiena, Espainian milioi bat hildakorekin hasi zena.

Artxiboa PDF formatuan jaitsi (92,3 MB).

 
2016ko Lasarte-Oriako Literatura Sariak
Kultura - Liburuak

Hona hemen lan saridunak:

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!

 
Ballerina
Kultura - Haur Zinea

Parisen, 1884an. Félicie umezurtzak jaiotzetik ezagutu duen Bretainia utziko du dantzari izateko ametsa egi bihurtzeko nahiaz. Baliabiderik ez duenez, Félicie-k beste pertsona baten plantak egin behar ditu balleteko eskola elitistan sartu nahi badu. Diziplina gogorra eta bere kideen ankerkeria oso zailak egingo zaizkio jasaten. Baina Victor agertuko da, bere arima kide izango den pertsona irudimentsua.

Manuel Lekuona. Martxoak 19, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://youtu.be/Uy-gY-RPiiQ

 
2017an ere... Jaietan Blai!
Festak - San Pedro

San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

  • Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
  • Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
  • Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?

Animatu eta parte hartu! Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu! Proposamenak martxoaren 31ra bitartean jasoko ditugu!

 
Captain Fantastic
Kultura - Zinea

Ben (Viggo Mortensen) da filmeko protagonista. Sei seme-alaba ditu, eta Ozeano Bareko ipar-ekialdean hamar urtez bizi ostean, zibilizaziora itzuli beharko du familia osoarekin. Egokitze prozesua ez da erraza izango.

Manuel Lekuona. Martxoak 17, 22:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/W33xpRnkGeA
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Guztion Lasarte-Oria! sarien 3. edizioa aurkeztu da
Bestelakoak - Oharrak


Lasarte-Oriako alkateak ostiralean Arranbiden aurkeztu zituen Guztion Lasarte-Oria! programak aurten aurkeztuko dituen hiru modalitateak. Helburua da udalerri osora zabaltzea, puntu beltzak errekuperatuz edo horma handiak txukunduz. Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta Dioni Ávila eta Nagore Goñi teknikariak lagun zituela, Zaballosek Guztion Lasarte-Oria sariaren 3. edizioak izango dituen hiru modalitateak azaldu zituen.

Gehiago irakurri...
 
Ebatzi da martxoaren 8ko kartelen lehiaketa
Bestelakoak - Oharrak


Martxoaren 8ko kartelen lehiaketako sariak banatu dira. Irabazlea Naiara Prado Martín izan da, eta haren proposamena erabiliko da datorren urteko martxoaren 8ko kartela egiteko.


Gehiago irakurri...
 
“Mugikortasun jasangarria” aztertzen ari dira eskoletako ikasleak
Bestelakoak - Hezkuntza


Zortzi urte pasa dira jada, Lasarte-Oriako Udalak herriko ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri zutenetik. Gai ugari landu dira orain arte: ura, energia, hondakinak, biodibertsitatea, dibertsitate kulturala, kontsumo jasangarria, elikadura jasangarria... 2016-2017 ikasturtean gai berri bati heldu diote, Mugikortasun jasangarria.

Gehiago irakurri...
 
Ágora de mujeres
Kultura - Antzerkia

Lau emakume Don Juan epaitzeko elkartzen dira. Bere biktima zaharrek bere konkista azkenarekin ezkontzera behartu nahi dute. Baina jakinguraz, jada bizitzak epaitu zuen. Mito baten amaiera.

Manuel Lekuona. Martxoak 10, 20:00etan
LAN ETA LAN BETI LAN (HHI Lasarte-Oria)
LASARTE-ORIAKO GIZARTE ZERBITZUAK
Sarrerak: 3 € (lehiatila)

 
Inauterietako konpartsentzako diru-laguntzen banaketa
Festak - Inauteriak

Udalak 12.252,32 euro banatu zituen aurtengo inauterietan parte hartu duten konpartsen artean, mozorroek eta karrozek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko. Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek hurrengo kopuru hauek jaso dituzte eurotan:

  • Zentro Zibikoa: 1.299,99 €
  • Nahaste Borraste: 1.216,60 €
  • Elkar Taldea: 1.592,28 €
  • Ttakun: Ez zuen parte hartu.
  • Zabaleta: 1.535,25 €
  • Sasoeta Sasoian: 1.457,45 €
  • Erketz EDT: 1.540,02 €
  • Jalgune: 747,50 €
  • Intzak Parranda: 1.452,28 €
  • Larramendizalez: 1.410,95 €

Udaletik eskertu egin nahi dugu konpartsa horiek egindako lana, berak baitira gure inauteri-festen arima. Lasarte-Oriako Udaletik gogorarazi nahi dugu zabalik jarraitzen duela 2018ko Inauterietarako gaiaren proposamena aurkezteko epeak.

 
Retazos II
Kultura - Liburuak

EGILEA: José Luis Navarro Armendariz

SINOPSIA: "Retazos II" Lasarteri buruz argitaratu diren idatzien bilduma bat da, ikuspuntu pertsonalekin hornitua, eta gure herriaren bizitzara eta historiaren parte batera hurbiltzea du helburu, gutxi gorabehera bada ere, gure herria hobeto ezagutzeari begira. Igarotako garaiak ezagutzea ezinbestekoa da orainaldia ulertzeko, horrek eragin handia izango baitu etorkizuneko belaunaldiengan.

Artxiboa PDF formatuan jaitsi (25,2 MB).

 
Lion
Kultura - Zinea

Garth Davis zuzendariak orain arte telesailak egin dituen arren, indar handiz dator bere lehen filma. Jaialdi ospetsu ezberdinetan proposamen ugari jaso ditu; horien artean, Oscarrak, Urrezko Globoak, BAFTA Sariak... eta Torontoko Jaialdian Film Onenaren Saria. Aktoreen artean, Nicole Kidman dugu. Filmeko protagonista, Saroo Brerley, bost urte besterik ez zituela Kalkutako kaleetan galdu zen, bere etxetik milaka kilometrotara.  Bidai luze baten ondoren, bikote australiar batek hartuko du etxean. 25 urte beranduago, Google Earth aplikazioaren laguntzarekin, Saroo bere familia biologikoa aurkitzen saiatuko da.

Manuel Lekuona. Martxoak 19, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/780L9Wtj7bw

 
Adjudikatu da haur jolasen kontratua
Bestelakoak - Oharrak

Udalak Garra S.L. enpresari adjudikatu dio bi parketan haur jolas berriak jartzeko eta zoruak ordezkatzeko kontratua, 92.435 euroan. Exekutatzeko epea 42 egunekoa da. Hauek dira adjudikatutako lanak:

  • Pablo Garaikoetxea I.P.eta Sasoeta I.P.: 194 m2 ko eta 100 m2ko azaleran, hurrenez hurren, multzo modular bat, balantzin bikoitza, orekarako zubi bat, zabu lau bat eta  pertsona ezinduentzako zabu bat jarriko dira.
  • Zelaialde: zorua ordezkatu da (160 m2) eta zabuen posizioa aldatu da, segurtasuneko araudira egokitzeko.
  • Atsobakar: tirolina ordezkatu da, oso egoera txarrean baitzegoen.
  • Iñigo de Loiola: egungo jolasak ordezkatu dira eta hauek ipini: Wooden multzo bat, “zebra” modelo bikoitzeko balantzina, kabi-zabu bat, orekarako zubi bat eta “jeep” bat, 138 m2ko azalera batean.

Exekutatzeko epea, behin kontratua sinatuta, 42 egunekoa da. 20 urteko bermea eskaini du enpresak altzairu herdoilezinezko piezetarako, eta 10ekoa gainerakoetarako, eta ordezko piezetarako gutxienez 15 urtekoa.

 
Titirikontu Kontari
Kultura - Haur Antzerkia

Honako ipuinak abiapuntutzat hartuta:«Zapataria eta iratxoak», «Barbantxo» eta «Urretxindorra». Hala, bi aktorek (Reyes Moleres eta Leire Ucha), manipulazio teknika desberdinak erabiliko dituzte: Bunraku, Itzalak, Objektuak eta Abestiak. Txinaraino eramango gaituzte, eta, bertan, txori baten txioak bizitzeko gozamena irakatsiko dio enperadoreari. Pertsonai ñimiño baten abenturak ezagutuko ditugu «erraldoien» mundu batean eta Zapatuende baten magiaz gozatuko dugu, errealitatea eraldatuta. Elementu horiei guztiek ikuskizun erraza, dibertigarria eta ausarta bihurtzen dute «Titirikontu-kontari». Kontu kontalarien ahotsak entzun eta txotxongiloen gorputzak ikusteko aukera paregabea.

Manuel Lekuona. Martxoak 18, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Gorakada Teatro
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/91t-kHtSskQ

 
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
Festak - San Pedro


Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea. Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Gehiago irakurri...
 
XXIX. Squash txapelketa
Bestelakoak - Kirolak

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita bederatzigarren Squash txapelketa soziala antolatu du. Txapelketa 2017ko apirilaren 3an hasiko da eta ekaina arte garatuko da. Parte hartzeko asmoa dutenek martxoaren 27a arteko epea dute Maialen Chourraut Kiroldegiko kafetegian izena emateko. Parte hartzeko gutxieneko adina 14 urte da. Inskripzioaren prezioa udal kiroldegietako bazkideentzat 10 eurokoa da.

 
Ireki da 2017ko San Pedro Jaietarako diru-laguntzen deialdia
Festak - San Pedro


Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28 arte egongo da irekita. 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.

Gehiago irakurri...
 
Cuaderno en blanco
Kultura - Antzerkia

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean. Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara.

Manuel Lekuona. Martxoak 11, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/gMgWvcVkwHA
Hika Teatroa

 
Erakunde Adierazpena: Martxoak 8: Ordezkaritza orekatu baterako zortzi printzipio
Bestelakoak - Oharrak


“Emakume gutxi daude ordezkatuta udal mailan erabakiak hartzeko guneetan, eta tokiko politikan sartzeko eta berdintasunezko parte-hartzerako arazo espezifikoei aurre egin behar izaten diete”. Hori jaso zuen Inger Lingek Europako Kontseiluko Toki eta Eskualdeko Agintarien Kongresuaren 31. saioan aurkeztutako txostenean. Kongresua urriaren 20an egin zen, eta emakumeen tokiko eta eskualdeko parte-hartze eta ordezkaritza politikoari buruzkoa izan zen.

Gehiago irakurri...
 
Pilotako festibala Michelingo frontoian
Bestelakoak - Kirolak

Ostiralean, hilak 10, gaueko 22:00etan pilota-festibal bat izango da Michelingo frontoian, bikotekako bi partidarekin. Sarrera, aldez aurretik erosita, 20 euroan da, eta partidako egunean 25 euroko kostatuko da. Lasarte-Oriako Udalak, Intza elkartearekin betera, berriro dakar Michelingo frontoira pilota-jaialdi bat. Oraingo honetan, bikotekako bi partida izango dira. Lehenbizikoa promozioko bikoteen finalerdia izango da, Arteaga II-Erasun eta Peña II-Salaberri bikoteek jokatuko dutena. Beste partida Víctor-Albisu eta Artola-Beroiz bikoteen artean jokatuko da. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Gure Etxea tabernan 20 euroan. Partidako egunean, salmenta leihatilan egingo da, 25 euroan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

7. orria 59(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.