Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udalak 18.038 euro eman ditu 11 enpresa berriak sortzeko
Bestelakoak - Oharrak

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 18.038 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 11 izango dira enpresa onuradunak.

Gehiago irakurri...
 
Rigoletto
Kultura - Zinea

David McVicar ekoizpenak Mantuako gorteko krudelkeria nabarmenduko du. Ondo jantzitako gortesauek iskanbiletan eta orgietan parte hartuko dute, Verdiren dantza animatu eta gogoraerrazen soinuan. Operak dituen saio musikal ezagunen artean dauzkagu “La donna è mobile”, non dukeak emakumeekiko mespretxua erakusten duen; Rigoletto eta dukearen arteko duo dotore baina negartiak; eta III. Ekitaldiko aparteko kuartetoa, non ahotsek elkarri lotzen dioten, atsedenik gabe istorioa amaiera suntsitzaile batera doan bitartean. 1855ean Giuseppe Verdik Rigoletto bere “operarik onena” zela idatzi zuen. Hasiera batean ezin izan zuen bere lana aurrera atera (zentsuratzaileek ez zuten subirano immoralaren erretratua onartu), baina 1851n estreinaldiak izan zuen arrakastak arrazoia eman zion. Ondorengo hamar urteetan 250 aldiz antzeztu zen Rigoletto eta orain arteko operarik popularrena izatea lortu du.

Manuel Lekuona. Otsailak 14, 19:00etan
Sarrerak: 7,50 / 9,00 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://vimeo.com/246815292

 
The Disaster Artist
Kultura - Zinea

The Disaster Artist, James Francorena, The Room filmaren making-ofari buruzko benetako istorioa da; izan ere, The Room “pelikula txarren Citizen Kane”a dela esan izan da. Tommy Wiseau-ren kultu-film klasikoa hamar urtean baino gehiagoan proiektatu da, sarrera guztiak agorturik, Ipar Amerika osoko aretoetan. The Disaster Artist amets baten bila doazen bi lagun moldatu gaberi buruzko buddy comedy bat da. Munduak bazter uzten dituenean, beren filma egiteko erabakia hartuko dute, eta film zoragarriki zatarra izango da, nahi gabe bizi dituzten une komikoei, trama sakabanatuei eta antzezpen erabat txarrei esker.

Manuel Lekuona. Otsailak 9, 22:00etan, BOGA
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/lwb41IfzQlM
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Inauteriak badatoz! Animatu zaitez gure herriko kaleak apaintzera
Festak - Inauteriak


Aurtengoan LANBIDEAK izango da gaia gure herriko INAUTERIETAN. Hau dela eta, Lasarte-Oriako Udaletxetik, herritar guztiak, Otsailaren 8tik 13ra, zuen etxeetako balkoiak, telaz eta globoz apaintzera animatu nahi zaituztegu.

 
Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2018ko Inauteriei
Festak - Inauteriak


Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2018ko Inauterien programa aurkeztu dute. Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, lasarteoriatarrek Inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri...
 
Paddington 2
Kultura - Haur Zinea

Mundu mailako arrakasta izan zuen fil me familiar honen jarraipenean, Paddington hartzatxo abenturazalea Brown familiarekin bizi da Windsor Gardens-en. Bizilagunen artean ezaguna egin da, eta bere alaitasuna eta marmelada nonahi zabaltzen ditu. Ehun urte beteko dituen Izeba Luci-rentzat opari aproposa bilatzen dabilela, Paddington-ek trokelatutako liburu berezi bat aurkituko du Gruber jaunaren antigualeko gauzen dendan, eta hainbat lanetan hasiko da liburua erosi ahal izateko. Baina... liburua lapurtzen dutenean, Paddington eta Browndarren esku geratuko da lapurra agerian uztea.

Manuel Lekuona. Otsailak 4, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra (filma euskaraz da): https://youtu.be/fYi8O0GG2-0

 
Otsaileko agenda kulturala
Bestelakoak - Oharrak


Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da. Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu du otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VII. edizioa, Danok Kidek antolatua.

Gehiago irakurri...
 
Gazteria sailak emantzipazioko ikastaro bat jarri du martxan gazteentzat
Gazteria - Ikastaroak


Gazteen emantzipazioari sostengua emateko helburuarekin, Udalak ikastaro bat antolatu du, haien autonomia pertsonala sostengatzeko. Otsailean hasita urtean zehar egingo diren hainbat hitzaldik eta lantegik osatzen dute ikastaroa, non emantzipaziorako trebetasunak bereganatuko baitituzte. Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso gazteriako zinegotziak aurkeztu zuten Gazteria Departamentuak aurten gazteentzat antolatu duen emantzipazioko ikastaroa, Lasarte-Oriako gazteen autonomia pertsonala hobetzeko xedea duena.

Gehiago irakurri...
 
El pequeño vampiro
Kultura - Haur Zinea

Rudolph hamahiru urteko banpiro bat da, bere familia banpiriko guztiarekin hilerriko katakonbetan jai handia ospatzeko asmoarekin elkartzen dena. Baina dena nahasten da, Rookery banpir-ehiztari gaiztoa harengana eta bere gainerako klanari.segika hasten denean. Orduan, Tony, haur- giza banpiroen oso zalea, oporretan han dagoen, bere laguntza emango die. Rudolph eta Anna bere arrebarekin batera, Tony-ek Rookery-i aurka egingo dio eta bere plan ilunei amaiera ematen saiatuko dira.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 28, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/LGWc4uocxto

 
Wonder Wheel
Kultura - Zinea

New York, 50. urteak. Lau pertsonaien bizitzak korapilatuko dira Coney Island jolas-parke zaratatsuaren erdian: Ginny (Kate Winslet), emozionalki aldakorra den aktore oiha eta orain zerbitzaria dena; Humpty (Jim Belushi), noria ospetsuaren operadorea eta Ginnyren senarra; Mickey (Justin Timberlake), sorosle gazte eta dotorea eta idazle izateko ilusioa duena; eta Carolina (Juno Temple), Humptyren alaba eta bere aitaren apartamentuan gangster batzuengandik ihesean dabilena. Pasioz, indarkeriaz eta traizioaz beteriko istorioa.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 26, 22:00etan

Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/7Y7VfCEb3Kg
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Udalak 12.161 euro eman dizkie herriko 6 elkarteri
Bestelakoak - Oharrak


Udalak 8.376 euro eman dizkie Lasarte-Oriako 5 kultura-elkarteri, urteko programaziorako laguntzetarako Kulturatik egindako deialdiaren barruan. Horrez gain, Burunzpe guraso-elkarteari 3.785 euroko diru-laguntza eman zaio eskola-orduz kanpoko jardueretarako programagatik.

Gehiago irakurri...
 
Otsailaren 12an hasiko da Lasarte-Oriako Itsaspeko Zinemaren VII. Zikloa
Kultura - Zinea


Cimasubeko, Danok Kideko eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek aurkeztu zuten Itsaspeko Zinema Zikloaren VII. edizioa. Ziklo honen bidez, mundu guztiko itsaspeko bizitzari buruzko 14 dokumental ikusi ahalko dira.

Gehiago irakurri...
 
Martxan da HorKonpon, kaleetako gorabeherez abisatzeko mobiletako aplikazioa
Bestelakoak - Oharrak


Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako herritarrek erreminta berri bat dute, HorKonpon, gure herriko kale eta plazetan gertatutako gorabeherez udalari berehala abisua emateko, telefono mobiletan erabiltzeko dohainik eskura daitekeena.

Gehiago irakurri...
 
Udalak 7.542 euroko inbertsioak egin ditu Gaztelekuan
Bestelakoak - Oharrak


Udalak 7.542 euro inbertitu ditu Gaztelekurako hezetasun-kengailuak, telebista bat, armairu bat eta binilo batzuk erosteko. Inbertsio hauen bidez, han antzemandako hainbat gabezia arinduko ditu. Beheko solairuetarako 3 hezetasun-kengailu erosita (908 euro), giroaren gehiegizko hezetasuna eragotzi nahi da. Horrez gain, telebista bat erosi da (335 euro), apirilean ostu zutena ordezteko.

Gehiago irakurri...
 
El gran showman
Kultura - Zinea

Filmak Phineas Taylor “P.T” Barnum XIX. mende amaierako enpresari eta zirkoko artista estatubatuarren bizitza du ardatz. Taylorrek aisiaren munduan hainbat iruzur sonatu egin zituen; jakina da dirua zenbat gustatzen zitzaion eta “Ringling Brothers and Barnum & Bailey Circus" sortu zuela.

Manuel Lekuona. Otsailak 4, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/sr5-5R-kZN8

 
Ergela
Kultura - Antzerkia

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.

Manuel Lekuona. Otsailak 3, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Txalo Produkzioak

 
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea urtarrilaren 29etik otsailaren 1era da, zentroan bertan.

Gehiago irakurri...
 
Perfectos desconocidos
Kultura - Zinea

Ezinegon arraroa bizi du hiriak. Trafikoa geldiarazita dago, ospitaletako larrialdi-zerbitzuak gainezka daude, eta txakurrek ulu egiten dute gainean duten arriskua aurreikustean: ilargi-eklipsea. Haren eraginak istorio honen protagonistak ere harrapatuko ditu. Etxeko jabeak eztabaida bizian ari dira gonbidatuak iristear direlako, eta afaria prestatu gabe dagoelako oraindik. Alfonso eta Eva lanbide onekoak dira, arduratuta daude alaba nerabearekin, baita euren egunerokotasunaren monotoniarekin ere. Blancak Eduardorekin ezkondu nahi du, baina hark ez du nahi; Blancak seme-alabaren bat izan nahi du, Eduardok, berriz, ez. Antonio eta Anak, aldiz, bi seme dituzte, baina banatzear dira. Gau horretan bertan jakingo dute hori, gainera. Eta, Pepe, langabezian dagoen irakaslea, neska-laguna gaixorik dagoela esanda bakarrik agertuko da. Aitzakia ote? Lagunen arteko afari arrunta itxuraz, harik eta bat-batean proposamena egin arte: zergatik ez zer edo zer berria egin? Jolas dezagun: zergatik ez ditugu gure telefono mugikorrak mahai gainean jartzen? Dei, SMS, Whatsapp, Instagram edo Facebookeko jakinarazpen guztiak, alegia, gure bizitza guztia denen eskura egongo da. Zer da jolas inuzentea ala proposamen arriskutsua? Jasango al dute gardentasun-maila hori?

Manuel Lekuona. Urtarrilak 28, 19:30etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/53SVAqOPS0E

 
Izar
Kultura - Haur Antzerkia

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da. Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 27, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Marie de Jongh

 
Larunbatean hasiko da Lasarte-Oriako Areto-futboleko Torneo Soziala
Bestelakoak - Kirolak


Urtarrilaren 27ko larunbatean hasiko da Areto-futboleko 35. Torneo Soziala, Lasarte-Oriako Udalak antolatua. 9 ekipok jokatuko dute txapelketa, bi itzuliko liga batean. Finala ekainaren 23an izango da.

Gehiago irakurri...
 
Star Wars: Los últimos Jedi
Kultura - Zinea

Rey eta Luke Skywalker Ahch-To uhartean daude, baina topaketa ez da Rey imajinatu bezala izango. Skywalkerrek zalantzak ditu Jedien patuaren inguruan eta ez du argi Rey trebatu beharko lukeen ala ez. Beste alde Poe Dameronek, Finnek eta Leia Organak Lehenengo Ordenaren aurkako borroka bizirik mantendu nahi dute. Galaxia Snoke liderra eta Kylo Renen eskuetan amaitzekotan, askatasunaren amaiera izango litzateke eta.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 21, 17:00etan

Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Manuel Lekuona. Urtarrilak 21, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/anOJjqQb8x0

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8. orria 72(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.