Lasarte-Oria Berriak

Web honen sarrera berrien parte izan nahi baduzu, zure helbide elektronikoa harpidetzarako kutxan sartu baino ez duzu. Informazio hori soilik xede horretarako erabiliko dugu. Eskerrik asko.



Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Semblante andaluz asteburu kulturala
Festak - Erromeriak

Urtero bezala, Semblante Andaluz bere jai kulturalak aurkezten dizkigu. Ekitaldi kulturalaz gain, haurrentzako jolasak izango dira eta nola ez, festa giro bikainarekin. Anima zaitez eta Atsobakarrera hurbildu! Urriak 14, 15 eta 16.

Programa (PDF).

 
Low Riders
Gazteria - Kontzertuak

Low Riders (Low-Billy) kontzertua, Manuel Lekuona kafetegian.

Noiz: Urriak 7, 20:00 h.

Prezioa: Doakoa.

 
Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia
Kultura - Kontzertuak

Datorren urriaren 1ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan, Lasarte-Oria VIII. Akordeoi Jaialdia ospatuko da eta bertan, Zero Sette Akordeoi Orkestrarekin batera, Jean-Louis Noton frantziarrak, eta Klezmatica Trio Valladolideko hirukoteak parte hartuko dute. Prezioa: 3 €

 
Mugikortasun Astea
Bestelakoak - Mugikortasuna

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat eginaz, Lasarte-Oriako Udalak ekimen berezia antolatu du. Ostiral honetan, irailak 23, denok gonbidatuak zaudete, bizikleta etxetik atera eta gurekin batera ibilalditxo bat egitera. Bi ibilaldi antolatu dira. Bata laburra 6-10 urte bitarteko haurrentzat eta bestea luzeagoa 11 urtetik gorakoentzat, helduak ere gonbidatuak daude! KASKOAK ez ahaztu eta ANIMA ZAITEZTE! Ondoren 17:00etatik 19:00etara bizikleta jolasak izango ditugu Okendon. ONDO PASA!

Kartela (PDF) | Ibilbideak (PDF)

 
Lasarte-Oriako Erdi Aroko Azokaren II. Edizioa
Festak - Azokak

Kultura, Euskera eta Hezkuntza sailatik jakinarazi nahi dizuegu Lasarte Oriako Erdi Aroko Azokaren II. edizioa izango dela hil honen 16an, 17an eta 18an. Bertan kale antzerkia, tailerrak, haurtzaindegia eta tailerrak ikus ahal izango dituzu.

Kartela ikusi | Programa ikusi

 
Gazte Txartela Munizipala
Gazteria - Karnetak

UDAL GAZTE TXARTELA aisiarako eta astialdirako antolaturiko jardueretan lasarte-oriatar gazteei deskontuak eskaintzen dizkien Lasarte-Oriako Udalaren txartela da. INFORMATU ETA ESKATU ZUREA!

BETEBEHARRAK ETA AGIRIAK:
14 eta 30 urte bitarteko adina izatea (biak barne); Lasarte-Orian erroldaturik egotea; N.A.N. aurkeztea; 5,70 euroko tasa ordaintzeak txartela edukitzeko eskubidea emango dizu eta 31 urte betezen dituzun egunean iraungitzen den arte erabili ahalko duzu.

NON ESKATU? Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztelekua).

 
Irailean kirol jarduerak ezagutu eta probatzeko proposamena
Bestelakoak - Kirolak

Iraileko larunbatetan, goizez, Kirolen Udal Zerbitzuak, zenbait kirol jarduera proposatzen ditu, jendeak probatu eta praktikatu ditzan eta horrela zuzenean ezagutzeko aukera izan dezan. Behin probatu ondoren, erabiltzaileek horrela nahi izanez gero, Kirolen Udal Zerbitzuak 2011-12 denboraldian eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko aukera izango dute.

Proposatutako jarduerak abonatuak diren pertsonentzat doan izango dira eta ondoko egun eta orduetan eskainiko dira:

Irailaren 3an: Goizeko 11:00tan, Pilates hastapena; 12:00tan, Body Pump.

Irailaren 10ean: 11:00tan GAP eta Mantenimenduko Gimnasia; 12:00tan, Gazteentzat Aerobika.

Iraliaren 17an: 11:00tan, Spining; 12:00tan, Pilates hastapena.

Irailaren 24an: 11:00tan, Pilates hastapena; 12:00tan, Gazteentzat Aerobika.

Interesatuta dauden pertsonak, aldez aurretik izena eman behar dute Kiroldegian.

 
GPuntua, final-zortzirenak
Kultura - Bertsolaritza

Bertsolariak: Oihana Iguaran, Uxue Alberdi, Amaia Iturriotz, Iñaki Apalategi, Asier Otamendi, Ainhoa Agirreazaldegi.

Aurkezlea: Haitzol Olaiz.

Info: http://gpuntua.com

Info gehiago: http://www.bertsosarrerak.eu

Prezioa: 8 € - 3 €

 
Kukai dantza konpainia
Kultura - Dantza

KARRIKAN sei dantzari eta Dj bat biltzen dituen kale ikuskizuna da. Kukai hiru koreograforekin elkarlanean jardun da proiektu honetarako, eta hiruen lanak bilduz KARRIKAN proiektua osatu du. “Kukaik bere ibilbidean landutako mugimendua eta estiloa hiru koreografo bikainen esku jarri du. Beraien ikuspegiek kolore oso ezberdinek zipriztindutako programa bat osatu dute”. Jon Maya, proiektuko zuzendaria. Irailak 30, 19:00 h., Okendo plazan, doakoa. Informazio gehiago: www.kukai.info

 
Stock azoka
Festak - Azokak

Aterpeak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatua, asteburu honetan ,irailaren 24 eta 25ean, STOCK AZOKA izango dugu gure herrian. Loidibarreneko frontoira hurbiltzen bazarete, mota guztietako produktuak prezio merkeagoan aurkitu ahalko dituzue. Beraz, animatu eta ez zaitezte etxean gelditu giro ederra egongo da eta! Ordutegia: 24ean, goizeko 10etatik gaueko 9etara egongo da irekita eta 25ean, goizeko 10etatik gaueko 8etara egongo da irekita.

 
Dantzako ilastaroak
Kultura - Ikastaroak

Lanaren xedea deskubritzea, ikertzea eta esploratzea izango da, kontzientzia eta pertzepzioa intentsifikatuz, aldi berean kontrola eta arriskatu beharra irakatsiz eta zuzenean gozamenera, jostaketara, arrakastara eta errealizaziora orientatuz. Gure ikuspuntutik, pertsonek beren barnekotasuna adierazi ahal izateko kanal bat da dantza, halako eran non espresio-kanal hori bihurtuko baita eta haurrei sentsibilitatea garatzeko bidea emango baitie.

PREZIOA:
26,00 euro hileko (erroldatuak)
44,70 euro hileko (erroldatugabeak)

Info gehiago (PDF)

 
Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC)
Gazteria - Karnetak

Isic TxartelaISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela. Txartel hori Gazte Informazioko bulegoetan eskuratzeko aukera ere baduzu.

PREZIOA: 6,00 EURO.

ZER BEHAR DUZUN: ARGAZKI BAT, NORTASUN-AGIRIA eta zure ikastegiko matrikula edo agiria.

IRAUNALDIA: 16 hilabete (irailetik abendura)

DESKONTUAK NON? Klik hemen: www.isic.org

NON ESKATU? Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztelekua).

 
<< Hasiera < Aurrekoa 71 72 Hurrengoa > Amaiera >>

72. orria 72(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.